Bio Trailla, Isanatur, Embutidos Goikoa, El Caserío, Ecovinal, Bodegas Aristu, Conservas Medrano eta Gonama Alimentación enpresek Bionavarre markaren pean bildu dira, beren produktuak Frantziako merkatu ekologikoan batera merkaturatzeko. CPAEN/NNPEKk ziurtatzen ditu empresa guztiak.
Lehen sektorearentzako jarraibide eta gomendioak ematen ditu, elikagaien horniduran osasungarritasuna eta segurtasuna bermatzeko
Nafarroako Gobernuaren sektore ekologikoaren lehendabiziko plangintza, martxan jarri zen 2020ko hortzimugari begira.
Nafarroa osoan banatutako 30 espazio natural, singular eta ibilbideak, lehen aldiz elkarlanean kudeatuak izango dira, gestioa dinamizatzeko eta eskaintza turistikoa eta ekintzak hobetzeko.
Joan den maiatzaren 15ean Nafarroako Parlamentuan egin zen Elikadura Burujabetzaren II. Parlamentua. Ekoizleek, udalek eta kontsumo taldeek parte hartu zuten, besteak beste, elikadura burujabetzaren inguruan eztabaidatzeko tokiko gobernantzarantz. Era berean, tokiko produktuak sustatzeko neurrien inguruan hitz egin zen.
Berriki onartu izan da Kontratu publikoen foru legea eta, legea indarrean jartzen den unetik aurrera, administrazio publikoarekin kontratu bat sinatzeko garaian, ez da lehentasun izanen eskaintza ekonomiko handiena egitea, paradigma berria ezarriko baitu arauak. Besteak beste, klausula sozialak eta ingurumenari buruzkoak ezarri beharko dituzte, eta bete beharrekoak izanen dira kasu guztietan.
Guztira, 15.794 hektarea dira; horrela, Nafarroako azalera ekologikoa % 21 gehitu da
Urbasa eta Andía mendietako larreak Nafarroako nekazaritza ekologikoaren ekoizpenziurtagirian sartu dira, Foru Gobernuak erabilera publikoko bi mendientzat bere garaian egindako eskaeraren ondoren. Guztira, 15.794 hektarea izango dituzte abere ekologikoek bazkatu ahal izateko, ekoizpen konbentzionaleko profesionalek inolako eragozpenik izan gabe.
Vía Campesina, Elisabeth Mpofu koordinatzaileak ordezkatuta, da Solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren irabazlea. Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak egin dute deialdia eta 15.000 eurokoa izan da.
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriaren oinarriak onartu egin ditu. Egun hauetan, hain justu, aurreko kontratuaren azken parterreak ari dira landatzen. Lehendabiziko aldiz lizitazio batean kontuan izanen dute NNPEK-k ematen dituen ziurtagiri ekologikoak.
Iruñeak etorkizuneko Hiri Agroekologikoen sarean sartzeko adierazpena sinatu du. Adierazpen hau Milango itunetik sortzen da; izan ere, Iruñeak bat egin zuen adierazpen horrekin 2016an.
El pasado día 13 de junio se celebró en el Parlamento de Navarra una sesión de encuentro del proceso “Hacia una gobernanza local y transformadora en clave de soberanía alimentaria e igualdad de género” organizado por Fundación Mundubat, Mugarik Gabe Nafarroa y Fundación IPES, con la colaboración del Parlamento de Navarra y enmarcado en un proyecto de sensibilización financiado por Gobierno de Navarra.
2017ko kanpaina honetarako Nafarroako Landa Garapen programak ekoizpen ekologikoko hainbat berrikuntza dakar. Aldaketa nabarmena ekoizpen ekologikorako laguntza deialdi berria hasten dela eta ordainketen zenbateko bateratua batez beste %20ean igo direla da, egun daudenekin alderatuz gero. Hortaz, PAC 2017ko laguntzak eskatzerako orduan, hiru aukera daude. Heldu den apirilaren 30ean amaitzen dira eskabideak egiteko denbora.
Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak.
Helburua nekazari eta abeltzainei ohiko produkzio sistemak ordezkatzeko erraztasunak ematea da eta nekazal ekologikoko sistemak jartzeko
Edorta Lezaun CPAEN/NNPEK-en lehendakariak, Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak kazetariak hartu dituzte CPAEN/NNPEK egoitza berrian. Atarrabiako Perituen eraikinean dago, hain zuzen ere, INTIA Agronekazaritzako Teknologiaren eta Azpiegituren Nafarroako Institutua dagoen eraikin berean.
Según informa el APAMA en nota de prensa el objetivo es actuar contra la erosión y retirar la madera quemada y los restos que impiden la regeneración natural de las especies, lo que reducirá al mismo tiempo el riesgo de ataque de plagas forestales sobre los árboles dañados. Los trabajos suponen una inversión de 400.000 euros.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org