Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriaren oinarriak onartu egin ditu. Egun hauetan, hain justu, aurreko kontratuaren azken parterreak ari dira landatzen. Lehendabiziko aldiz lizitazio batean kontuan izanen dute NNPEK-k ematen dituen ziurtagiri ekologikoak.
Udazkenean udaberrian baino landare gehiago landatzen dira; izan ere, udaberrikoak handiagoak egiten dira, eta parterre bakoitzean gutxiago landatu behar dira. Udalak onartu berri duen kontratuak bi lote aurreikusten ditu, eta enpresa bakar bati edo bi enpresetara eman ahal diote. Udaberrian 37.335 (37.173 euro) landare landatuko dira eta udazkenean, berriz, 48.180 landare (28.990 euro).
Lizitazioaren kontratua 66.164 euroko prezioa du (132.328 euro 2018 eta 2019 urteen artean) eta interesa duten enpresen proposamenak bidaltzeko epea NAOn publikatu eta 18 egun eta gero amaituko da.
Prezio baxuena izanen da erabakiko duena lizitazioan (100 puntutik 50), baina lehendabiziko aldiz baldintza-agiri batean elementu hauen iraunkortasuna kontuan izanen dute bi ikuspuntutik: alde batetik, karbono aztarna baxua izateak balio izanen du (25 puntu), eta, bestetik, NNPEK-ren ziurtagiri ekologikoa duten enpresek puntu gehiago izanen dituzte (5 puntu).
Udazkeneko landare ohikoenak panolak, biolak, udaberri-loreak eta bitxiloreak dira. Lizitazio berri honetan, aurten bezala, aurreikusten da urriaren bigarren hamabostaldian entregatzea, udaleko haztegiarekin koordinatuz. Baina, urtarrilaren 1ean hasiko den kontratu berriak udaberriko loreentzako 30 geranio izanen ditu. Udalak erabakiko du geranio mota eta gainerako landareak maiatzean izanen dira. Kontratuaren barnean ere aurreikusten da Sanferminak bukatu eta egun bat geroago 2.100 lore izatea haustutako parterentzako.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org