Nafarroak dagoeneko badu estatu mailan aitzindaria den kontratu publikoen legea. Berriki onartu izan da Kontratu publikoen foru legea eta, legea indarrean jartzen den unetik aurrera, administrazio publikoarekin kontratu bat sinatzeko garaian, ez da lehentasun izanen eskaintza ekonomiko handiena egitea, paradigma berria ezarriko baitu arauak. Besteak beste, klausula sozialak eta ingurumenari buruzkoak ezarri beharko dituzte, eta bete beharrekoak izanen dira kasu guztietan.
Lehenengo aldiz, zerbitzuak ematerako orduan edo hornitze kontratuetan nekazaritzako elikagaien kalitatea kontuan hartuko da. Hori dela eta, etorkizuneko horniketetan, osasunari eta nutrizioari dagokionez elikagaien haien kalitatea kontuan hartuko da, bai eta ekologikoak izatea, burujabetza eta elikagai segurtasuna, produktuen bizitza zikloa kontuan hartzea, isurketen murrizketa eta garraioa eta paketatzea.
Nafarroako Erosketa Publikoaren taldeak landu ditu proposamen eta eduki hauek eta hemendik aurrera irizpide ekologikoak sartu ahal izanen dira etorkizuneko lizitazio proiektuan, bai hala beharrez betetzeko edo bai puntuak emateko. Sartu ahal diren irizpideak izan daitezke: nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa, gertuko elikagaiak, C02 isurien murriztea, elikagai freskoak, sasoikoak, bertako arrazak, merkaturatze bide laburrak eta transgenikoen erabilera eza, besteak beste.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org