Nafarroako Gobernuak 6,3 milioiko gastua onartu du nekazaritza ekologikoko laguntzak emateko 2017-21 artean

Nafarroako Gobernuak martxoaren 15eko saioan 6,3 milioi euroko gastua onartu egin du nekazaritza ekologikoan laguntzak emateko 2017 eta 2021 urte tarterako. 2014-20 Landa Garapenaren Planaren barne daude diru laguntzak. Helburua nekazari eta abeltzainei ohiko produkzio sistemak ordezkatzeko erraztasunak ematea da eta nekazal ekologikoko sistemak jartzeko. Hortaz, laguntzak bideratuta daude kostu guztia edo zati bat  bere gain hartzeko, eta nekazariek eta abeltzainek...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Gobernuak martxoaren 15eko saioan 6,3 milioi euroko gastua onartu egin du nekazaritza ekologikoan laguntzak emateko 2017 eta 2021 urte tarterako.


2014-20 Landa Garapenaren Planaren barne daude diru laguntzak. Helburua nekazari eta abeltzainei ohiko produkzio sistemak ordezkatzeko erraztasunak ematea da eta nekazal ekologikoko sistemak jartzeko. Hortaz, laguntzak bideratuta daude kostu guztia edo zati bat  bere gain hartzeko, eta nekazariek eta abeltzainek produkzio ekologikoa martxan jartzeagatik galduko dituzten errentei aurre egiteko ere.


Laguntzak urteroko deialdietan emango dira. Hain justu, aurreikusita dago 2017koari dagokiona, eta 2018tik 2022 urteetara barne hartzen duena, laguntzen oinarrizko moduluak handitzea. 2015 eta 2016an laguntzak jaso dutenek ere aukera izanen dute eta onuradunak izan daitezke, hala eskatzen badute eta amaitzen diren arte.


Joan den martxoaren 15ean baimendu zena,  6.340.646,55 euro, modu honetan banatuko da:  629.068 euro 2017an, 664.459,56 euro 2018an, 667.118,99 euro 2019an, 2.015.000 euro  2020an, eta 2.365.000 2021an.
Kopuru honi gehitu behar zaio joan den urteko zifrak. Hortaz, urteroko laguntza deialdia bermatu da 2.340.000 eurotan 2017an eta 2.365.000 eurotan  gainerako ariketetan.


Nafarroako Foru Komunitatea Nekazaritza ekologikoko 700 hektarea izatetik 48.000 hektarea izatera pasa da 2017an. Gainera, badaude 130 enpresa eraldatzaile, 5 inportatzaile eta 19 handizkari, 382 nekazari ekoizle eta 62 abeltzain ekoizle 1.608 behi buru, 1.478 zaldi, 4.242 ardi, 507 ahuntza, 16.245 etxeko hegazti eta 325 erlauntzekin.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org