Harrera ezin hobea izan dute menu osasuntsuagoek Buztintxurin eta Donibanen

Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak. Hezitzaileek, familiek eta langileek menu osasuntsuagoek harrera ezin hobea izan dutela adierazi dute.   Oraindik fase esperimentalean dagoen ekimena izan arren, menu osasuntsuagoek aukera anitz dute Iruñeko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak. Hezitzaileek, familiek eta langileek menu osasuntsuagoek harrera ezin hobea izan dutela adierazi dute.

 

Oraindik fase esperimentalean dagoen ekimena izan arren, menu osasuntsuagoek aukera anitz dute Iruñeko gainerako haur eskoletara (12 denera) iristea. Sukaldariek, hezitzaileek, dietalariek, udaleko kudeatzaileek eta familiek prozesuaren garapena ikertzen ari dira, mailaka izaten ari da kasu honetan, eta txikiak aldaketa nola hartzen ari diren baloratzen ari dira.

 

Gutxika-gutxika egiten ari dira aldaketak bi haur eskoletan. Eskolan bertan prestatzen dituzte janariak, eta dagoeneko hasi dira sasoiko barazkiak sartzen, aza eta kardua kasu. Ogia desberdina da otsailetik eta Gares eta Lakabeko ogi integrala jaten dute orain txikiek. Berdina gertatzen da jogurta edota tomatearekin, elikagai ekologikoak eta Nafarroakoak dira orain. Hauekin batera, olioa kalitate berezikoa da, eta patatarekin batera aldaketaren jakiak dira.

 

Esperientzia pilotua haur eskoletan bakarrik egiten ari den arren, aukera dago haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako jantokietan ezartzeko ere. Berriki hainbat ekimen aurrera eraman dira etorkizunean horrela izateko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org