Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Elikadura sistemak eraldatzen: Nafarroan erosketa publikoa eraldatzeko eragile anitzeko lankidetza

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egindako txosten batek elikagaien erosketa jasangarriari buruzko estatuko esperientziak bildu ditu. Horien artean, Nafarroaren kasua nabarmentzen da; izan ere, 2016az geroztik hainbat taldek eta erakundek egindako lanari esker, Nafarroa erreferentziazko lurralde bihurtu da elikagai osasungarri eta iraunkorren kontsumoari dagokionez, sukaldaritza kolektiboaren kanalean, eta eragin positiboa izan du tokiko lehen sektore ekologikoan eta biztanleen osasunean.

CPAEN/NNPEK Iruñeko Udalarekin elkarlanean ari da Etxeko Arreta Zerbitzuan eskaintzen diren menuen kalitatea kontrolatzeko

Ambas entidades han suscrito un convenio de colaboración para garantizar los criterios de frescura, proximidad, sostenibilidad y calidad de los alimentos.

Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruzko sentsibilizazioa Dindaiarekin lau ikastetxetan

Elizondo, Larraintzar, Antsoain eta Abarzuzan egin dira sentsibilizazioak, lehen hezkuntzako 14 eskola-talderekin. Saioetan jolasaren bidez lan egiten da, eta agerian uzten da elikadura orekatu, osasungarri eta jasangarriaren garrantzia.

Nafarroako hiru ikastolek menu osasungarri, jasangarri eta ekologiko berriak sartu dituzte eskolako jantokietan, bertako lehen sektoreko ekoizpenak hornituak

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako jantoki kolektibo ekologikoak eta iraunkorrak sustatzeko hitzarmenari esker ezarri da proiektua. Menu berri hauek ezartzeko, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Ekoaldek lagundu dute, kolektibitateetarako eta horeca kanalerako elikagai ekologikoak banatzeko zentro logistiko gisa.

Erosketa Publikoko taldeak Nafarroako Parlamentuan exijitu du eskoletako jantokiak kontratatzeko pleguak jantoki osasungarri eta iraunkorrak susta ditzala

Jaxin Gomez Mundubateko teknikariak eta Silvia Larrañeta NNPEKeko teknikariak agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, Erosketa Publikoa taldeak eta NNPEK taldeak eskola-jantokien kontratazio-pleguei buruz egindako gogoetak azaltzeko.

 

"Elikadura osasungarriaren proiektu pilotuak onurak baino ez dizkigu ekartzen; gainera, Erriberako tokiko ekonomia babesten dugu"

INTIAk NNPEKren lankidetzarekin garatutako proiektu bat da, Nafarroako Gobernuak ekonomia iraunkorreko ereduetara igarotzen lagunduko duten kontsumo-ohiturak txertatzeko jarri duen proiektu bati erantzuten diona. Eredu horietan, hurbileko, kalitateko, sasoiko eta ekologikoko elikagaien kontsumoaren aldeko apustua egiten da hurbileko ekonomia eta enplegua sortzetik hasi eta lehen sektore jasangarri baten garapenetik igaroz doazen helburuak lortzeko, baita tokiko biztanleria mantentzetik elikadura osasungarriraino .

JANGELAren aurkezpena, gurasoen apostua jantoki osasuntsuen alde

JANGELAk, Nafarroako zenbait ikastetxe publikotako gurasoek, sustatutako jardunaldia Urtarrilaren 19an ospatu zen Kondestable jauregian.

Lehen pausoak Pilatze Zentrua martxan jartzeko

CPAEN, AEN eta INTIAk, azkeneko hiruhilabetean, Nafarroan, jaki ekologikoak sortu eta ekoizten dituztenek era zuzen, profesional eta efizientean euren bezerogoarengana iristeko sistema edota entitate baten sorreraren komenigarritasuna eta modurik eraginkorrenaren inguruan ideiak eta iritziak biltzeko prozesua dinamizatu zuten.

“Otorduek lehen pentsaizinak ziren kolore eta formak dituzte”

Donibane eta Buztintxuriko Haur Eskolek, hiru ikasturte daramatzate Hemengoak Menu Osasuntsuak proiektuan murgilduta. Froga apearen ostean, eta familien harrera onari esker, Edurne Lekunberrik (Donibane) eta Idoia Errok (Buztintxuri) “horain guztiek hobe jaten dugu, haurrek, hezitzaileek eta senideek, lehen ez genituen ohiturak hartu ditugulako”.


 

Harrera ezin hobea izan dute menu osasuntsuagoek Buztintxurin eta Donibanen

Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org