CPAEN/NNPEKk elikadura osasungarri eta iraunkorraren inguruko sentsibilizazioak garatu ditu Nafarroako lau ikastetxetan Dindaia Fundazioarekin. Parte hartu duten ikastetxeak honako hauek izan dira: IP San Francisco Javier (Elizondo), I.P Larraintzar (Larraintzar), I.P Ezkaba (Antsoain) eta I.P Zumadia (Abarzuza). Guztira, LH3ko eta LH4ko 14 talde izan dira, elikadura osasungarriari buruzko lau saiorekin.
Dindaiak emandako tailerretan hainbat gai landu dira jolasaren bidez. Adibidez, sasoiko elikagaiak zeintzuk diren eta sasoiko elikagaien kontsumoak duen garrantzia; lurraldean eta osasunean duen eragin positiboa; elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak kontsumitzeak duen garrantzia, eta ekoizleei laguntzeak eta landa-mundua bizirik mantentzeak duen garrantzia ezagutzen ikastea, besteak beste.
Iaz, CPAEN/NNPEKk abian jarri zuen programa pilotua, eta aurten ere errepikatzea erabaki da, ekimenak harrera ona izan duelako. Aurten ere, ikastetxeetako irakasleen balorazioak onak izan dira, eta ikasleak jardueretan interesatuta eta motibatuta egon direla adierazi dute.
CPAEN/NNPEKek Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuarekin duen hitzarmenaren barruan kokatzen da proiektua, jantoki kolektiboetan elikadura osasungarri eta iraunkorraren inguruko sentsibilizazio-jarduerak egiteko, hala nola eskola-jantokietan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org