“Otorduek lehen pentsaizinak ziren kolore eta formak dituzte”

Las escuelas infantiles de San Juan/Donibane y Buztintxuri llevan ya inmersas en el proyecto de Menús Saludables “Hemengoak” varios cursos. Tras la exitosa fase piloto, y la buena acogida por parte de las familias, las directoras Edurne Lekunberri (San Juan) e Idoia Erro (Buztintxuri) destacan que “ahora todas comemos mejor, y tanto niños/as, como educadores y familias, hemos adquirido hábitos alimenticios que antes no teníamos”.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hau eskoletako menu osasungarrien hasierako froga hasi zenetik, Hemengoak proiektua, bi izan dira hartan hasi eta lanean jarraitzen duten zentruak. Horiek, Buztintxuri eta Donoibane izan dira, Idoia Errok eta Edurne Lekunberrik, hurrenez-hurren, zuzendutako eskolak. Biek aldaketa handiena menu aldaketa izan zela azpimarratzen dute, “hainbat fase izan zituen proiektuaren baitan”: lehenengo jaki industrialak ekologikoekin aldatu ziren, gero familia eta hezitzaileen heziketa, ornitzaileak, sukaldariak… Garai horietan “zuzendarion lana informatzea izan zen”. Horretaz gain Lekunberriren hitzetan “ikasle eta hezitzaileekin lanceta sakona egin genuen”.

Formakuntza oinarrizkoa izan zen, izan ere, hezitzaileak nutrizio kontuentan prestatu behar baitziren, “lehen jateaz ematen genuen, orain elikatzen dugu”, da Erroren gogoeta. Besteak beste “proteinen eta haien neurri eta kantitateen inguruan asko ikasi dugu” adierazten dute, lehen “intuizioz jokatzen baikenuen askotan”. Egun ”haurrek errepikatu nahi dutenean, proteinak eta gantzak alboratu eta, adibidez, bitaminatan aberatsak diren jakiak ematen dizkiegu”.

Aldaketa esanguratsua izan zen ere “plater bakarraren eguna”, non astean behin, barazki, legami eta zerealez osatutako plater konbinatua eskaintzen den. Hemengoak proiektura batu diren eskoletan garaiko jakiak eskaintzen dira, et ahorren eraginez “jaki, zapore eta kolore berriak ikasi ditugu”, azaltzen du Edurne Lekuberrik, “lehen ez zegoen aniztasuna dago”, gehitzen du Idoia Errok. Aurkezteko modua ere aldatu da, “barazki azko saltsatan ateratzen dira edo pastari lagunduz” eta gakoa da, bi zuzendarien hitzetan “ikusmena, usaimena eta dastamena heztea”, zeren eta “adin tarte honetako haurrak gauza berriak frogatu eta ikastera irekiak baitaude”.

Ekimena 16/17 ikasturtean hasi zen, eta bi eskolentzako “loteriaren modula izan zen”, “gu izan nahi baikenuen proiektua martxan jartzeko aukera”. Hasieratik, eta zalantzak-zalantza, familiek ongi hartu zuten Hemengoak proiektua. Zalantza nagusiak, prezioaren handitzea kalitatearen truke, jan ohituren aldaketa, intolerantziak eta abarren inguruan izan ziren. Horrek lana suposatu zuen arren, agerian geratu da “ongi jatea, garestia ez dela”.

Beste eskola batzuk ere proiektuaz galdetu dute, batez ere oíste prozesuaren inguruan. Lekunberrik azaltzen duenez “etxe askotan ez-ohikoak diren jakiak sartu direla kontuan izan behar da: gari sarrazenoa, mijoa…” baina baita kontuan izan behar da “guretzako berriak direla” ere. Haurrek “gustara jaten dute”, nahiz eta hasieran, handienekin “gehiago kostatu zen, ohitura batzuk zituztelako” baina Erroren esanetan “orain hasieratik ohitura Hajek dituzten belaunaldiak ditugu eta arazorik gabe hartzen dituzte jakiak”.

Hezkuntza ohitura eta lerroen eta elikatzerako orduan ere koherentzia sortu da, izan ere, bi eskoletan, arreta, interakzioa eta aniztasuna sustatzen baitira, eta hori ere orain “jaterako orduan ikusten da”. Egun “jende berri asko dator gure eskoletara elikaduraren gaia balio erantsia bait da”. Gainera Hemengoak proiektuan bertako produktuarekin, KM0arekin eta gai ekologikoarekin lan egiten da. Horrek, senideek ekoizleak zuzenean ezagutzeko aukera ematen du, horrek sortzen duenarekin: hurbiltasuna, enpatia, prozesuen zuzeneko ezagutza…

Jan ohitura aniztasunean eta intolerantzien kontuetan ere aldaketa esanguratsua izan da. Proiektuan, bi eskoletako arduradunen hitzetan, “elikadura murrizpenak dituzten haurrek desberdin jaten duten egunak gutxiagotu dira eta horrek ere aldaketa ekarri du sukaldeetan, orain sukaldariek sarri sukaldatu ahal dutelako gauza bera guztientzat”. Haiek ere inplikatu dira, eta pozik ageri dira, Hemengoak proiektuak sukaldaritzaren esentziara bueltatzea ekarri baitie, produktu aniztasunarekin, berrikuntzekin eta gauza berriak eta jolateko aukera sortu zaielako.

Azken finean, proiektuak, berrikuntzaz haratago, ohitura berriak sortzea ekarri du “baita gure etxeetan ere, zeren eta km0a, kalitatea, janari ekologikoa, hondakinen murrizpenean eta abarretan gogoeta ekarri bait du”.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org