Nafarroak uzta osoaren %15 ekologikoa izateko helburua du

Nafarroako Gobernuaren sektore ekologikoaren lehendabiziko plangintza, martxan jarri zen 2020ko hortzimugari begira. Bi-urteko izaera duen ekimenak, “aldaketa klimatikoaren aurka, ingurugiroarekiko errespetua izango duen jasangarritasun eredua eraikitzeko helburua du” adierazi zuen Ingurugiro eta Landa Garapenerako kontseilariak, Isabel Elizaldek.  2018-2020 Ekoizpen Ekologikoaren Sustapen Planak,  martxan jarri eta bi urte geroago Nafarroako uzta osoaren %15a...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Gobernuaren sektore ekologikoaren lehendabiziko plangintza, martxan jarri zen 2020ko hortzimugari begira.

Bi-urteko izaera duen ekimenak, “aldaketa klimatikoaren aurka, ingurugiroarekiko errespetua izango duen jasangarritasun eredua eraikitzeko helburua du” adierazi zuen Ingurugiro eta Landa Garapenerako kontseilariak, Isabel Elizaldek. 

2018-2020 Ekoizpen Ekologikoaren Sustapen Planak,  martxan jarri eta bi urte geroago Nafarroako uzta osoaren %15a ekologikoa izateko helburua du. Neurri gehienak, Foru Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren barne hartzen dira eta 7.695.000 eurokoak dira. Planaren garapenean CPAENek eta INTIAk (Nekazal Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) parte hartu dute.

Elizalde kontseilariak, Planaren aurkezpenean, neurrien jatorriaren sozialki eta inguruarekiko izaera arduratsua nabarmendu zuen, “honek lan sorrera eta landa eremuaren mantentzea eragiten bait du, beti ere aldaketa klimatikoaren aurkako borrokari batuz”. 

Landa eta produktu ekologikoekiko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa plan honek landutako ildoetako bat da, “kalitate handiko ekoizpenekiko, eta osasun, jaki segurtasun eta naturarekiko errespetuan oinarritutako gizarte eskakizunekiko kontsumitzaileen oniritzia” bilatzen bait du.

 

Bide-orriak bi ardatz nagusi ditu. Lehena, operadore ekologikoen eta oinarrizko produktuen lehiakortasuna bilatzen bait du. Zentzu honetan, ekoizpen ekologikora batuko diren ekoizleak bilatzen ditu, merkataritza eta diru ahalmenak lagunduz, eta laguntza teknikoa eskainiz. 

Bigarrena, nekazal industria eta jatorrizko ekoizpenaren arteko sinergiak bilatzean datza, haien arteko harremana bideratuz. Gaienra, produktuaren promozioan eta kontsumitzailearen jabetzean oinarritzen da.

Beste bi ardatzek ere garrantzia dute. Alde batetik sektore ekologikoaren antolaketan lan egingo da, eta bestetik, kontsumo ekologikoak dakartzan gizarte, ingurugiro eta osasun onurak lehenetsiko ditu.

Planak ere produktu ekologikoen pilatze zentruaren hasiera biltzen du, 2019 lan egiten hasiko bait da eta Noainen izango da. Honek banaketarako zentru izateaz gain, jakien sal-erosketa publikoa lortzeko ahaleginak erraztuko ditu.

 

Egun, Nafarroak 630 operadore ekologiko ditu

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org