Elikadura burujabetza, bigarrenez parlamentuan

Joan den maiatzaren 15ean Nafarroako Parlamentuan egin zen Elikadura Burujabetzaren II. Parlamentua. Ekoizleek, udalek eta kontsumo taldeek parte hartu zuten, besteak beste, elikadura burujabetzaren inguruan eztabaidatzeko tokiko gobernantzarantz. Era berean, tokiko produktuak sustatzeko neurrien inguruan hitz egin zen.   Parlamentuak berak antolatutako jardunaldia izan zen, Mundubat eta Mugarik Gabe GKEekin, IPES Fundazioarekin eta Iruñea, Lizarra, Zangotza-Pirinioak,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Joan den maiatzaren 15ean Nafarroako Parlamentuan egin zen Elikadura Burujabetzaren II. Parlamentua. Ekoizleek, udalek eta kontsumo taldeek parte hartu zuten, besteak beste, elikadura burujabetzaren inguruan eztabaidatzeko tokiko gobernantzarantz. Era berean, tokiko produktuak sustatzeko neurrien inguruan hitz egin zen.

 

Parlamentuak berak antolatutako jardunaldia izan zen, Mundubat eta Mugarik Gabe GKEekin, IPES Fundazioarekin eta Iruñea, Lizarra, Zangotza-Pirinioak, Tutera eta Olite-Tafallako merindadeetako elkarte eta entitateekin batera. Jaxinto Gomez Viniegra Mundubateko ordezkariak aipatu zuen oso garrantzitsua dela horrelako espazioak sortzea, “jende desberdina elkartu eta elikagai burujabetza nola berreraiki pentsatzeko”. Era berean, ezagutzera emateko hainbat elkartek egiten ari diren lana “agroekologian, elikadura burujabetzan, bidezko elikadura sistemetan eta nekazaritza industria intentsiboaren aurrean”.

 

Modu honetan, Parlamentuan defendatu zen “ekoizpenaren kudeaketa iraunkorragoa, hektarea gutxiagoekin, bide laburretan salduz, genero ikuspuntua txertatuz eta lurra, ura eta haziak defendatzeko beste modu batzuk aldarrikatuz; horrela posible izango baita kulturalki egokiak diren elikagaiak gure inguruan ekoiztea eta hurbil kontsumitzea”.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org