FIVE, Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka, irailaren 2 eta 3an ospatuko da 37 upeltegi ekologikoren presentziaz, eta nazioarteko hogeita hamar inportatzailerekin. Haiei batzen zaizkie nazio maila eta nazioarteko kazetariak. Profesionalei soilik zuzendutako azoka, edizio honetan tour moduan ospatzen da. Anfitrioi gisa ibiliko diren lau upeltegi nafarrak irakutsiak izango dira parte-hartzaileei, ekoizpen ekologikoaren adierazle nagusiei.
CPAEN/NNPEK eta Nafarroako hamaika ekoizle, aurretik iragarri bezala, BioFachen egongo dira, nazioarteko ekoizpen ekologikoaren azoka handienean.
Heldu den urriaren 20ean, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean 'Sustainable eating' dokumentalaren emanaldia egonen da. Dokumentala elikadura, nutrizioa eta gaur egongo ekoizpen ereduaren inguruko hausnarketa da.
Iruñeak etorkizuneko Hiri Agroekologikoen sarean sartzeko adierazpena sinatu du. Adierazpen hau Milango itunetik sortzen da; izan ere, Iruñeak bat egin zuen adierazpen horrekin 2016an.
Denbora daramatza Parisek hirian neurri berdeak ezartzen, ingurumenarekin konprometitzen. Azken neurria hiri baratzei dagokie. Edozein pertsonak izan dezake hiri baratza hiriko edozein tokitan: etxeetan, bulegoetan, lorategi publikoetan, zuhaitzetan jardinerak jartzen, hormetan edota teilatuetan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org