FIVE Bio tour-ek 37 upeltegi ekologiko hartuko ditu

CPAEN/NNPEKek aurten ere FIVE lagunduko du, INTIAk, AEN eta ICEXen laguntzaz, antolatutako ardoaren azoka. FIVE, Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka, irailaren 2 eta 3an ospatuko da 37 upeltegi ekologikoren presentziaz, eta nazioarteko hogeita hamar inportatzailerekin. Haiei batzen zaizkie nazio maila eta nazioarteko kazetariak. Profesionalei soilik zuzendutako azoka, edizio honetan tour moduan ospatzen da. Anfitrioi gisa ibiliko diren lau upeltegi nafarrak irakutsiak izango dira...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEKek aurten ere FIVE lagunduko du, INTIAk, AEN eta ICEXen laguntzaz, antolatutako ardoaren azoka.

FIVE, Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azoka, irailaren 2 eta 3an ospatuko da 37 upeltegi ekologikoren presentziaz, eta nazioarteko hogeita hamar inportatzailerekin. Haiei batzen zaizkie nazio maila eta nazioarteko kazetariak. Profesionalei soilik zuzendutako azoka, edizio honetan tour moduan ospatzen da. Anfitrioi gisa ibiliko diren lau upeltegi nafarrak irakutsiak izango dira parte-hartzaileei, ekoizpen ekologikoaren adierazle nagusiei.

Inportatzaile, esportatzaile, banatzaile, enologo eta ostalari hurbilduko dira irailaren 2 eta 3an Nafarrora, lehen eskutik 37 upeltegi ekologikorekin harremana egiteko, gehienak nafarrak. Aurtengo azokak tour formatua izango du, lau kokaleku izangodituelarik, mahats bilketarako prestatzen arituko direlarik.

Azokak bezperan jardunaldi berezia izango du irailaren 1ean. 2an hasiko da beraz, Quaderna Via upeltegian, eta hor egingo dute bisitariek euren lehendabiziko agerraldia. Egun horretan bertan, arratsaldean, Navarsotillo upeltegira bidaiatuko dute, antzeko formatuko agerraldain eta erretegi afaria eginez. 3an Biurko Gorrin ospatuko da goizez eta arratsaldez Lezaun upeltegian. Guztietan, ardo erakusketaz gain, mahasti eta upeltegiak bisitatutko dira.

FIVE, 2009tik

2009an, AEN(Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Enpresen Elkartearen) taldeko kide batzuen eskutik hasi zen FIVE, urte hauetan zehar Iruñera inportatzaile eta mundo osoko profesionalak erakarriz. Orain, INTIAK antolatzen du NNPEK, AEN, AIN eta ICEXen eskutik, babes zabalaz, egiten da, aukera paregabea eskainiz tendentziak, ardoak eta abar ezagutzeko, milaka urtetako tradizioan murgilduta.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org