Denbora daramatza Parisek hirian neurri berdeak ezartzen, ingurumenarekin konprometitzen. Azken neurria hiri baratzei dagokie. Edozein pertsonak izan dezake hiri baratza hiriko edozein tokitan: etxeetan, bulegoetan, lorategi publikoetan, zuhaitzetan jardinerak jartzen, hormetan edota teilatuetan. Edozein leku ona da hiri baratzen kultura Parisen lau haizetara hedatzeko.
Hiri baratzak aurrera eramateko Parisko Udalak herritarrei ereite kit bat emango die hazi eta lurrarekin. Horrez gain, herritarrak sortzaileak izatea nahi dute, eta haiek beraiek izatea erabakitzen dutenak non jarri lorategiak hiria berdeagoa egiteko.
Hiritarren bizi kalitatea hobetzeaz gain, neurri honen bidez auzokideen arteko harremanak indartu nahi dituzte eta, era berean, bestelako loturak sortu hirian.
Norberaren hiri baratza martxan jartzeko udalaren baimena behar da eta sustatzaileek ongi zaindu eta mantendu behar dute. Gainera, sistema iraunkorrak erabili behar dituzte, pestizidak saihestu eta hiriaren biodibertsitatea sustatu.
Neurri honekin Anne Hidalgo Parisko alkateak 2020. urterako 100 hektareako lorategiak sortu nahi ditu, hiriko hormak, fatxadak eta teilatu lauak erabiliz. Honen guztiaren heren bat hiri baratzak izango lirateke.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org