Hamaika operadore izango dira otsailean, BioFachen, mundu mailako azoka garrantzitsuenean

CPAEN/NNPEK eta Nafarroako hamaika ekoizle, aurretik iragarri bezala, BioFachen egongo dira, nazioarteko ekoizpen ekologikoaren azoka handienean. Nurembergen ospatzen den ekimena, mundu mailan liderra da, eta iaz 3.000 erakusleku bildu zituen, 50.000 bisitari baino gehiagorekin. Mundu osoko pertsonak batu ziren bertan, erakusleen %75 inguru nazioartekoak ziren eta bisitarien erdia baino gehiago ere bai. Aurtengoan BioFach etorkizunera begira jartzen da, berrikuntzan...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEK eta Nafarroako hamaika ekoizle, aurretik iragarri bezala, BioFachen egongo dira, nazioarteko ekoizpen ekologikoaren azoka handienean.

Nurembergen ospatzen den ekimena, mundu mailan liderra da, eta iaz 3.000 erakusleku bildu zituen, 50.000 bisitari baino gehiagorekin. Mundu osoko pertsonak batu ziren bertan, erakusleen %75 inguru nazioartekoak ziren eta bisitarien erdia baino gehiago ere bai.

Aurtengoan BioFach etorkizunera begira jartzen da, berrikuntzan oinarrituz eta ekoizpen ekologikoaren egungo erronkak eta datozenak aztertuz. Otsailaren 13tik 16ra ospatuko da, VivaNess feriarekin batera, kosmetika natural eta ekologikoaren feria. BioFach-en antolazaileak Ekoizpen Organikoaren Ekintzaileen Nazioarteko Federazioa (IFOAM https://www.ifoam.bio/ ) eta BOLW (https://www.boelw.de/ ) dira.

Nafarroatik joango diren operadoreak, honakoak dira: Ekolo (zuku eta kontserbak), UltraCongelados Virto (izoztutako fruta eta barazkiak), El Caserío (gozokiak), Monjardin (kontserbak), Aceites Artajo, Equimercado (azukrea, espeziak, teak), Isanatur (olioak, irinak), Panaderia Arrasate (ogi opilak), Select Botanical (aterakinak), Cichorium (endibiak), Wise Nature (kontserbak).

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org