Iruñeak etorkizuneko Hiri Agroekologikoen sarean sartzeko adierazpena sinatu du. Adierazpen hau Milango itunetik sortzen da; izan ere, Iruñeak bat egin zuen adierazpen horrekin 2016an.
Manifestuan, sinatzen duten hiriek hainbat konpromiso hartzen dituzte: nekazaritza eta hiri-landa harremanak aitortzea; nekazarien jarduera profesionala, ekologikoa eta soziala aitortzea; nekazaritza ekologikoa eta hurbilekoa sustatzea; sentsibilizazio soziala bultzatzea informazio eta komunikazio programak aurrera eramateko; edota udal kudeaketa eta gobernantza.
Hau guztia dela eta, Iruñeak Valentzian ospatuko diren elikadura burujabetzari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko du eta bertan azalduko du udal haur eskoletan egondako menu aldaketa eta baita ere bost merindadeetan egondako sentsibilizazio prozesua.
Horrez gain, Iruñeko Udala ere agroekologia eta elikadura gobernantza sustatzen duten ekimen sozialekin lanean ari da. Adibidez, joan den maiatzean parte hartu zuen Mundubat Fundazioak, Mugarik Gabe Nafarroak eta IPES elkarteak antolaturiko “Tokian tokiko gobernantza baten alde eta eraldaketa elikadura-subiranotasuna eta genero berdintasunean”.
Gainera, 2016ko urrian I Iruñeko tokiko produktuaren astea antolatu zen eta bertan hitzaldiak, merkatuak eta pintxo dastaketak egon ziren. Aurten, urriaren 11tik 15era II Tokiko produktuaren bigarren astea ospatuko da, Iruñeko Udalak, Elikagai Artisauen elkarteak, NNPEK-k eta INTIAk antolatuta.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org