PAC 2017: Ekoizpen ekologikorako laguntza deialdi berria

2017ko kanpaina honetarako Nafarroako Landa Garapen programak ekoizpen ekologikoko hainbat berrikuntza dakar. Aldaketa nabarmena ekoizpen ekologikorako laguntza deialdi berria hasten dela eta ordainketen zenbateko bateratua batez beste %20ean igo direla da, egun daudenekin alderatuz gero. Hortaz, PAC 2017ko laguntzak eskatzerako orduan, hiru aukera daude. Heldu den apirilaren 30ean amaitzen dira eskabideak egiteko denbora.   Alde batetik, aldez aurretik, 2015 eta...

Elkarbanatu

Etiketak

Elkarbanatu

2017ko kanpaina honetarako Nafarroako Landa Garapen programak ekoizpen ekologikoko hainbat berrikuntza dakar. Aldaketa nabarmena ekoizpen ekologikorako laguntza deialdi berria hasten dela eta ordainketen zenbateko bateratua batez beste %20ean igo direla da, egun daudenekin alderatuz gero. Hortaz, PAC 2017ko laguntzak eskatzerako orduan, hiru aukera daude. Heldu den apirilaren 30ean amaitzen dira eskabideak egiteko denbora.

 

Alde batetik, aldez aurretik, 2015 eta 2016an ekoizpen ekologikoan izena emana zuten ekoizleek erregimen berrira atxiki daitezke, eta 2017an laguntza berriak kobratzea. Garrantzitsua da jakitea hurrengo bost urteetan konprometitzen direla betebeharrak betetzera. Aukera hau erabakitzen duten ekoizleek ekologikoan izena eman duten labore talde guztiekin egin behar dute aldaketa.

 

Bestalde, 2015 eta 2016. urteetan ekologikoan izena emana duten ekoizleek eta erregimen berria ez dutenek nahi, laguntza zaharren zenbateko bera kobratzen jarraituko dute, eta, era berean, aldez aurretik hitzartuta zegoen bezala, haien konpromisoak 5 urte betetzean amaituko dira. Hau da, 2019an.

 

Beti bezala, PAC 2017 diru laguntza deialdian konpromisoen eskualdatzeak egin daitezke. Hortaz, 2017-2021 deialdi berrian ekoizle berriek izena eman dezakete eta baita ere kontzesio zaharrean izena eman zutenek eta deialdi berriko zenbatekoak kobratu nahi dituztenek.

 

Baldintzak honako hauek dira: nekazari aktiboa izatea, ekoizpen ekologikoa izatea, NNPEK-ren ziurtagiria izatea eta partzela eta animalien izen ematea, 0´2 eta 1´5 UGM/Ha tarte bitarteko abeltzain karga izatea, konprometitutako azaleraren %90 mantentzea eta ustiapen eta tratamenduen koadernoa gaurkotua izatea.

 

Landa Garapenerako Programak jasotzen duen zenbatekoa 6.340.646,55 euro dira, eta modu honetan banatuko dira urtez urte: 629.068 euro 2017an, 664.459,56 euro 2018an, 667.118,99 euro 2019an, 2.015.000 euro 2020an, eta 2.365.000 2021an.

 

Edozein zalantza izanez gero Nafarroako Gobernuko Landa Garapenaren Departamenduarekin hitz egin dezakezue.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org