Isabel Elizalde kontseilariak espacio singular eta naturalen eta ibilibideen Nafarroa Ezagutu Sareak izango dituen lan ildoak aurkeztu dituLa consejera

Nafarroa osoan banatutako 30 espazio natural, singular eta ibilbideak, lehen aldiz elkarlanean kudeatuak izango dira, gestioa dinamizatzeko eta eskaintza turistikoa eta ekintzak hobetzeko. www.redexploranavarra.es Nafarroa Ezagutu Sarearen baitan integratutako Nafarroako espacio natural, singular eta ibilbideak, lehen aldiz elkarlanean eta era koordinatuan kudeatuko dira. Isabel Elizaldek, Ingurugiro eta Tokiko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroa osoan banatutako 30 espazio natural, singular eta ibilbideak, lehen aldiz elkarlanean kudeatuak izango dira, gestioa dinamizatzeko eta eskaintza turistikoa eta ekintzak hobetzeko. www.redexploranavarra.es

Nafarroa Ezagutu Sarearen baitan integratutako Nafarroako espacio natural, singular eta ibilbideak, lehen aldiz elkarlanean eta era koordinatuan kudeatuko dira. Isabel Elizaldek, Ingurugiro eta Tokiko Administraziorako Nafarroako Gobernuko kontseilariak, Atarrabiako San Andres Errotan aurkeztu zuen proiektua, eta hori baliatzeko tresnak. 2019an jarriko da martxan Nafarroa Ezagutu Sarearen ekintza plana eta programazioa. Sareak erabiliko dituen baliabideen artean, Foru Erkidegoko espacio natural anitzak kudeatzen dituzten erakundeen barne lana dinamizatu zein Nafarroako geografian sakabanatzen diren paraje hauetako bisitariei zuzendutako osoa eta anitza den eskaintza biltzeko balio duen webgunea dago.

Nafarroa Ezagutu Sarea, sortu berriaden elkargoa da, lurraldearen eta jasangarritasunaren Nafarroako agentziak, Lursareak, sustatu eta gidatutakoa, batez ere tokiko agenteen eskariari erantzun emateko sortu dena. 30 espazio singular, natural, bide eta ibilbide baino gehiago pilatzen dira eta lehen aldiz elkarlana sustatuko da, sare-lanaren bidez, ekintzak eta ekitaldiak partekatu, eskaintza hobetu eta amankomuneko zerbitzuak garatzeko.

Aurkezpenean, Lursareako teknikari diren Uxue Itoiz eta Micaela Garziak, webgunea aurkeztu zuten www.redexploranavarra.es. Haren barne futntzioa azaldu zuten lehenik, sarean lan egiten duten kudeatzaileei zuzendutakoa, eta gero mapak, kokaguneak, ekitaldi egutegia eta abar biltzen dituen kanpo funtzioa.

Webgunea amankomuneko espazioa da, elkartrukaketarako sortua eta bertan tokiko agente eta Nafarroako espazio natural eta singular anitzen kudeatzaileek parte hartuko dute. Aldi berean, bisitariek eskaintza osoa ezagutu ahal izango dute eta edozein ekimeni buruzko galderak egin ahal izango dituzte. Tokiko produktuek eta salmenta-puntuek ere presentzia izango dute. Zerbitzu turistikoa, eta agenda-komuna oinarri izango ditu guneak.

Elizaldek azpimarratu du “lan egiteko modu berri baten” abiapuntua dela proiektua, “eta honen atzean dagoen lan guztiaren protagonista espazioen kudeatzaileak dira, tokiko agente eta udalak, Nafarroa Ezagutu Sarean bilduak”.

 

Tokiko produktuez osatutako mapa esanguratsua

Aurkezpen ekitaldia esanguratsua baina humila zen hamarretakoarekin amaitu zen, tokiko jakiz osatutakoa, eta mahai gainean Nafarroako mapa osatzen zutelarik. Horietako bakoitza, bere jatorrizko eskualdearen gainean jarria zegoen. Hurbileko produktuen eta ekoizleen eskutik euren prestaketa prozesuaren ezagutzaren sustapena Sarearen helburuetako bat da.

Zentzu honetan, Elizaldek azpiamrratu zuen “Sareak espacio natural eta singularrak Nafarroako ekonomi, gizarte eta kultur ekintzaren zati” bilakatu nahi dituela “azken finean lurralde garapenerako guneak bait dira, besteak beste landa eremua garatu dadin”.

 

Gure lurraldea lantzeko beste modu bat

Amaitzeko, Landa Garapenerako kontseilariak berretsi du Nafarroa Ezagutu Sarea garatzeko ibilbidea. Horren harira, “harremanetarako eta tokiko agenteen lan egiteko moduaren erakusle da, inplikazio eta elkarlanetik hasita, lurrak ezagututa, eta inplikatutako pertsona eta elkargoak entzunez eta euren arazoei erantzun emateko ekinez, modu honetan Administrazioa lurraldera hurbilduz, eta lurraldea Administraziora”.

Elizalderen hitzetan Sarea, “medio naturalarekin bat egiteko apustua da, gune hauek ekintzarako eta landa eremuaren garapenerako tresna bihurtzeko deiari helduta”.

 

AZPIMARRATZEKOA: “medio naturalarekin bat egiteko apustua da, gune hauek ekintzarako eta landa eremuaren garapenerako tresna bihurtzeko deiari helduta”

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org