Edorta Lezaun CPAEN/NNPEK-en lehendakariak, Isabel Elizalde Landa Garapena, Tokiko Administrazio eta Ingurumeneko kontseilariak eta Juan Manuel Intxaurrandieta INTIAko kudeatzaileak kazetariak hartu dituzte CPAEN/NNPEK egoitza berrian. Atarrabiako Perituen eraikinean dago, hain zuzen ere, INTIA Agronekazaritzako Teknologiaren eta Azpiegituren Nafarroako Institutua dagoen eraikin berean.
CPAEN/NNPEK-k egoitza berria, marka berria eta webgune berria estreinatu ditu. Hiru aldaketa hauek aitzakia izan dira komunikabideak deitzeko eta etorkizun aukera handiak dituen sektore baten errealitatearen berri emateko.
Kontseiluaren kokaleku berriak Intiarekin harremana sakontzea ahalbidetu du eta, bide batez, nekazaritzako elikagaien sektoreko gainerakoekin elkarlanean aritzea. Era horretan, proiektu garrantzitsuak martxan jarriko dira, hala nola, Iruñeko Haur Eskoletako elikadura osasuntsu eta ekologikoaren lerro berria.
Komunikabideekin izandako bileran, CPAEN/NNPEK-k bere marka berria, Nafarroa Ekologikoa, aurkeztu du. Aterki marka honek Nafarroako sektore osoa ordezkatu du eta nekazal ekoizpen ekologikoa kontsumitzaileari gerturatu nahi dio.
Webgune berriak (navarraecologica.org) salmenta puntuak biltzen ditu bilatzaile eta Nafarroako mapa baten bidez, ekologikoan kontsumitzeko onurak eta sektorearen berriak biltzen dituen agenda bat. Komunikabideentzat zein azken kontsumitzailearentzat da agenda. Izan ere, plataforma honek albiste agentzia bat bezala jardungo du, ekoizpen ekologikoari buruzko berriak argitaratzen.
Komunikabideek CPAEN/NNPEK-ren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute. 10 langile ditu kontseiluak eta Nafarroako produktu ekologikoak ziurtatzeaz arduratzen dira. Lan honek Europako legedi zorrotza ezartzea suposatzen du, eta horrela bermatzen da Nafarroako 35 sektoreko 1.300 produktu ziurtatu baino gehiagok baldintza guztiak betetzen dituztela “ekologiko” abizena izateko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org