Inverprao NNPEKeko operadoreak Iruñeko Udaleko lore-parterreak hornituko ditu

Esleitu da Iruñeko lore-parterreak landareez hornitzeko kontratua 2016 eta 2017 urteetarako. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriak eman berri ditu hiriko parterreetan 2.500m2ko lore landatzeko. Erabaki honen bidez aurtengo eta heldu den urteko neguko eta udaberriko loreak landatuko dira. Urtero, udal zerbitzuetarako hornitzen dira hainbat barietateko 85.000 lore baino gehiago. Hain zuzen ere, kontratuaren esleipena NNPEKeko operadorea den Inverprao...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Esleitu da Iruñeko lore-parterreak landareez hornitzeko kontratua 2016 eta 2017 urteetarako. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriak eman berri ditu hiriko parterreetan 2.500m2ko lore landatzeko. Erabaki honen bidez aurtengo eta heldu den urteko neguko eta udaberriko loreak landatuko dira. Urtero, udal zerbitzuetarako hornitzen dira hainbat barietateko 85.000 lore baino gehiago. Hain zuzen ere, kontratuaren esleipena NNPEKeko operadorea den Inverprao S.L-ri egokitu zaio udaberriko landareetarako eta udazkeneko landareetarako, berriz, Jardineria Adaxxa S.L-ri egokitu zaio, 33.460 eta  22.877 eurotan, hurrenez hurren.

Izan ere, lehendabiziko aldiz baldintza-agiri batean elementu hauen iraunkortasuna kontuan izanen dute bi ikuspuntutik: alde batetik, karbono aztarna baxua izateak balio izanen du (25 puntu), eta, bestetik, NNPEK-ren ziurtagiri ekologikoa duten enpresek puntu gehiago izanen dituzte (5 puntu).

Urtero 85.000 lorez hornituko dira parterreak, bi sortatan, udaberriko landareena eta udazkeneko landareena.

Inverprao 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa da, landareak ekoizten ditu Carcar herrian. Espezializazioa dute baratz hazitegietan eta loreontzietako aipaintzeko landareetan.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org