e-SIAB, enpresa txiki eta ertainetan iraunkortasuna ezagutzeko erreminta

Ingurumen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak (Mapamak) nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresa txiki eta ertainen (ETE-ak) iraunkortasuna ezagutzeko erreminta garatu berri du. E-SIAB aplikazioaren bidez, industriak eta kooperatibek haien iraunkortasun integralaren balorazio kualitatiboa lortzen dute ingurumen, giza eta ekonomiaren ikuspuntutik. Berriki aurkeztu duten azken bertsioan, gainera, gomendatzaile automatikoaren sistema bat ezarri da. Sistema honek...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Ingurumen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak (Mapamak) nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresa txiki eta ertainen (ETE-ak) iraunkortasuna ezagutzeko erreminta garatu berri du. E-SIAB aplikazioaren bidez, industriak eta kooperatibek haien iraunkortasun integralaren balorazio kualitatiboa lortzen dute ingurumen, giza eta ekonomiaren ikuspuntutik. Berriki aurkeztu duten azken bertsioan, gainera, gomendatzaile automatikoaren sistema bat ezarri da. Sistema honek zerbitzu pertsonalizatua eta egokitua eskaintzen du, eta hainbat aholku ematen ditu inkesta aurreratuan jasotako emaitzak kontuan izanik. Hortaz, kasu bakoitzean hobetu ahal diren puntuak  hautematen ditu.

Erremintak online betetzen den 100 galderako inkesta du, eta emaitzek enpresa txiki eta ertainei haien iraunkortasun graduaren berri ematen diete ingurumen, giza eta ekonomiaren ikuspuntutik. Gainera, ezarri berri duten gomendatzailearekin erremintak bezeroa orientatuko du enpresaren iraunkortasun helburuak lortzeko.

Horrez gain, erremintak hobetu ahal diren proposamenak jasotzen ditu, hain zuzen, 150 neurri baino gehiago biltzen ditu. Enpresa bakoitzak iraunkortasunaren arloan egiten diren aurrerapenen segimendua egiteko aukera du e-SIAB-ek, emaitzen denbora bidezko bilakaeraren analisiaren bidez.

Ministerioak duela urtebete baino gehiago jarri zuen martxan e-SIAB. Bere helburua enpresek beraiek haien iraunkortasuna kudeatzea eta bide horretan haiek beraiek diagnosia egiteko ahalbidetzea da. e-SIAB erremintak eskaintzen duen informazioa oso erabilgarria izan daiteke etorkizunean estrategiak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko prozesuetan.


 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org