Nekazaritza ekologikoa, beharrezkoa klima aldaketaren aurka

Nekazaritza ekologikoak elikadura burujabetza berma dezake, eta bide horretan klima aldaketaren aurka lagun dezakeen nekazaritza da. Berriki egin diren hainbat ikerketek diote lurraren berotzearen arrazoi bat produkzio, lanketa, kontserbazio eta elikagaien kontsumoaren nekazaritzako elikagaien industria nagusia da. GRAIN-ek egindako ikerketa batean, sistema horrek munduko berotegi gasen erdia sortzen ditu ongarriak, pestizidak, makinak, lurren suntsiketa, abeltegi handietako produkzio...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nekazaritza ekologikoak elikadura burujabetza berma dezake, eta bide horretan klima aldaketaren aurka lagun dezakeen nekazaritza da. Berriki egin diren hainbat ikerketek diote lurraren berotzearen arrazoi bat produkzio, lanketa, kontserbazio eta elikagaien kontsumoaren nekazaritzako elikagaien industria nagusia da. GRAIN-ek egindako ikerketa batean, sistema horrek munduko berotegi gasen erdia sortzen ditu ongarriak, pestizidak, makinak, lurren suntsiketa, abeltegi handietako produkzio industriala, eta deforestazioaren eraginez.

 

Hortaz, alternatiba bat nekazaritzaren inpaktu negatiboaren aurrean aldaketa klimatikoari aurre egiteko lurrean galdutako materia organikorako izan daitezkeen estrategiak hartzea da mundu mailan. Izan ere, galtzen den hori nekazaritza industriak  eta enpresa transnazionalak sustatutako ondorioa da, laborantza lurren fertilizazioa ongarri kimikoetan oinarritzen dutelako eta alde batera utzi dutelako betidanik ohikoa izan dena: materia organikoa lurrera itzultzea. Kalkulatzen da atmosferan dagoen karbono dioxidoaren gehiegizko %25 eta %45a, lurren hondatzeagatik gertatu dela.

 

Gainera, materia organikoa lurretara itzultzea beste onura batzuk izanen lituzke: biodibertsitatea sustatu eta basamortutzea saihestu, besteak beste. Horrez gain, teknika agroekologiko batzuk nekazal lurretan dauden materia organikoa handitu dezakete, eta, hortaz, giroan dagoen karbonoa hartzea: laborantzen dibertsifikazioa, nekazal integrazioa, zuhaitzen handitzea eta lurraren babesa. Gainera, estrategia honek tokian tokiko merkatuak lehenetsi beharko lituzke, produkzio integrazioa sustatu eta mendien galera eta basoen mozketa murriztu.

 

Ondorioz, nekazaritza ekologikoak gaitasuna du berotegi gasak neurri handi batean murrizteko hainbat moduz: materia organikoa lurretara itzuliz, eta horrek murriztu dezake emisioen %20-35, eta urte batzuetan, atmosferan dagoen karbonoaren zati handi bat harrapatzea; nekazaritza pestizida, herbizida eta sintesiko ongarriak erabili gabe, tokiko baliabideak erabiliz; lurren eta animalien produkzio integratua, tokian tokiko merkatuak sustatu eta produktu freskoak bultzatu eta era berean garraioa eta distantziak murriztea; monolaborantza industriala ekidin eta nekazaritza lokala, tradizionala eta familiarra babestea, izan ere, modu honetan elikagaiak ekoizten dituzte eta aldi berean natura babesten dute.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org