Nafarroa iraunkorrago bat lortzeko aurkeztu dute Klima Aldaketaren Ibilbide Orria

Iruñean eta Tuteran aurkeztu egin da abenduaren 18an eta 19an, hurrenez hurren, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria. Nafarroako Gobernuak lantzen ari da ibilbide orria eta hurrengo urteetan garatuko diren estrategia eta ekintzak laburbiltzen ditu.   2016ko apirilean hasi zen Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren prozesu parte hartzailea eta azken jardunaldi honekin amaitzen da prozesua. 20 hilabete eztabaidatzen eta hausnartzen,  guztira 600...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iruñean eta Tuteran aurkeztu egin da abenduaren 18an eta 19an, hurrenez hurren, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria. Nafarroako Gobernuak lantzen ari da ibilbide orria eta hurrengo urteetan garatuko diren estrategia eta ekintzak laburbiltzen ditu.

 

2016ko apirilean hasi zen Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orriaren prozesu parte hartzailea eta azken jardunaldi honekin amaitzen da prozesua. 20 hilabete eztabaidatzen eta hausnartzen,  guztira 600 pertsonak parte hartu dute, bai erakundeek, elkarteek eta norbanakoek. Hain zuzen ere, denera 24 jardunaldi ospatu dira (12 aurretik, 8 lurralde saioak eta 4 sektorialak) eta 528 proposamen jaso dira.

 

Jardunaldietan Nafarroako klimaren eboluzioa aztertu da, bai eta tenperaturak, prezipitazioak eta beste adierazle batzuk ere; isurketen eboluzioa, klima eszenatokiak, zaurgarritasuna, KLINAren helburuak eta behin Ibilbide Orria martxan jarrita hurrengo urratsak zeintzuk izanen diren zehaztu da.

 

“Prezipitazioen joera zalantzagarria da, urteko prezipitazioak mantentzen dira edo gutxi murriztu dira (%5-%10). Prezipitazio erregimenean aldaketa dago, beste hilabete batzuetan euria egiten du: neguan gutxiago egiten du, eta udan, patroi mediterraneoa jarraitzen du”, esaten du ikerketa lanak. Ur-baliabideei dagokionez, gero eta erabilgarritasun gutxiago dago. Nekazaritzan eta abeltzaintzan ez da hainbeste ekoizten eta badago suspertzen ari diren plagak.Baita ere kardioarnasketako patologiak ugaritzen ari dira, asmatikoak eta alergikoak.

 

Honekin guztiarekin, Ibilbide Orria jasotzen du gizarte eta gure lurralde ingurua prestatu behar dela klima baldintza berriei dagokionez, erresilientziaren bidez.

 

Nabarmentzekoa da proposamen gehienak garraio sektorean, komunikazioan, nekazaritzan eta energia sektorean egin direla. Guztien %59a Ibilbide Orrira gehitu dira, eta %20 zati bat.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org