Laser bidezko teknologia etiketatu ekologikoagoa lortzeko

Gero eta kontsumitzaile gehiagok eskatzen dute plastikoaren erabilera murriztea ontzietan. Ohiko etiketekin amaitzeak energia, plastikoa eta CO2 emisioak murriztea eraginen luke. Duela gutxi, Valentziako Laserfood enpresa laser bidezko teknologia garatu du fruta eta barazkiak markatzeko, eta ondorioz, beharrezkoak ez diren plastikoak ez dira erabiltzen eta hondakinak deuseztatzen dira frutaren azala kaltetu gabe.   Teknologia hau ohiko etiketatua baino askoz...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gero eta kontsumitzaile gehiagok eskatzen dute plastikoaren erabilera murriztea ontzietan. Ohiko etiketekin amaitzeak energia, plastikoa eta CO2 emisioak murriztea eraginen luke. Duela gutxi, Valentziako Laserfood enpresa laser bidezko teknologia garatu du fruta eta barazkiak markatzeko, eta ondorioz, beharrezkoak ez diren plastikoak ez dira erabiltzen eta hondakinak deuseztatzen dira frutaren azala kaltetu gabe.

 

Teknologia hau ohiko etiketatua baino askoz iraunkorragoa da ingurumenari dagokionez. Horrela baieztatu du Jaime Sanfelix Laserfood-eko kudeatzaileak: “Laser bidezko markatze teknologia etiketatu ekologikoa da, hondakinak deuseztatzen ditu eta merkeagoa eta eraginkorragoa da”. Horrez gain, laser bidezko grabaketa erabiltzen bada karbono emisioak asko murrizten dira.

 

Aitzindaria den enpresak egin duen ikerketaren arabera, mila markatze egiteagatik laser bidezko teknologiaren kostua 0,90 eurokoa da; bitartean, ohiko etiketatua egiten kostua 15 eurotara igotzen da. Espainian Anecoop taldeak erabiltzen du dagoeneko teknologia hau, baina oraindik ere laser bidezko etiketatuak harrera hobea izan du Alemania, Norvegia, Herbehereak, Ingalaterran, Suedia eta Suitzan.

 

Prozesua produktuen azaleko pigmentua kentzen hasten da, eta ondoren ekoitzi dituen enpresaren marka jartzen da. Marka hau lortzeko, pieza irudia proiektatzen den argi sorta baten pean pasatzen da; laserrak azaleko olioak askatzen ditu, kontraste likidoa ezartzen da, eta askatutako elementu horiek ukitzean, trazua finkatzen da.

 

Osasun Zuzendaritza Orokorrak produktu seguru bat bezala hartzen du ezabaezina den laser bidezko teknologia. Honek esan nahi du teknologiak ez duela inondik inora produktua kaltetzen.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org