Landareak ongi zaintzeko gida-liburua

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du Landareak Lantzen gida-liburuaan Jakoba Errekondok.  Antton Olariagaren iruditegiak jantzia dago, aldi berean liburu eta aldi berean agenda den hau.   Gida-liburuaren lehen orrietan urte sasoien azalpena dago, Euskal Herriko klima mapa eta urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegia.  Orriak aurreratu ahala,  zer lan egin behar diren eta...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du Landareak Lantzen gida-liburuaan Jakoba Errekondok.  Antton Olariagaren iruditegiak jantzia dago, aldi berean liburu eta aldi berean agenda den hau.

 

Gida-liburuaren lehen orrietan urte sasoien azalpena dago, Euskal Herriko klima mapa eta urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegia.  Orriak aurreratu ahala,  zer lan egin behar diren eta nola azalpenak ematen du liburuak: bai baratzean, fruitugintzan, lorategian edo basoan. Orrialde bakoitzak astebeteko agendaren orria erakutsiko du, esaera batek alaitua: lurra lantzen dutenek baliatu ahal izango dute aurten egun bakoitzean zer eta nola egin duten xehe idazteko, uzta datorrenean zertan asmatu den eta hurrengorako zer beste era batera egin, ondorioak atera ahal izan ditzaten. Lurra lantzen ez dutenek, bestelako lanen martxa eramateko baliatu ahalko dute, ohiko agenda moduan.

 

Gida-liburuaren amaierako orrietan dago "baratzea egiteko zortzi urrats" gida, inoiz lantegi horretan aritu ez dena ere "hurrengo urtean bai" tentatuko duena. Zein landare zein landarerekin ongi edo gaizki moldatzen den taula ere oso argigarria suertatuko da baratzea antolatzerakoan. Baita barazki bakoitzak noiz uzta ematen duen agertzen duen taula ere, urtaroak planifikatzeko.

 

Ongarriketari buruzko taularen bidez landare bakoitzak zer ongarri klasetik zenbat behar duen azaltzen du. Eta gaitzak datozenerako, tratamendu naturalak nola egin erakusten digu liburuak.  Gida-liburu edo agenda oso honen beste ekarpen handietako bat da, Euskal Herri osoan ekologikoan ekoizten edo eraldatzen duten laborarien zerrenda ekartzen digula: Herri bakoitzean zein laborarik zer gai egiten duen jakingo dugu honi esker. 12 euroan salgai dago ARGIAn: 943 37 15 45 zenbakira deitu, idatzi denda@argia.eus helbidera edo internetez ARGIA dendan. Besteak beste, NNPEK-k parte hartu du gidan eta babeslea da.

 

Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa landareen eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko jendartearentzat. Hainbat hedabidetan aritzen da landareak, paisaia, baratzezaintza, lorezaintza eta abarri buruz. ARGIA astekarian duela 22 urte hasi eta astero astero idatzi du gai hauen inguruan eta dagoenerako 1000 artikulutik gora argitara eman ditu bertan. Euskadi Irratian 32 urte daramatza bere kontsultategi ezagunarekin.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org