Elikagai bakoitzak ziklo bat eta denboraldi bat ditu klimatologiari eta landatzen den lurrei dagokienez. Sasoiko produktuak kontsumitzea heltze-punturik onenean jaso diren elikagaiak kontsumitzea da, bidezko prezioan, eta tokiko ekonomiari mesede egiten diona. Nafarroako sasoiko elikagai ekologikoak kontsulta ditzakezu atal berrian: Sasoiko elikagaiak - Alimentos Ecologicos de Navarra (navarraecologica.org)
Garrantzitsua da bertako eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa bultzatzea, zaporeagatik, baina baita ingurumenean dugun eragina murrizteko ere. Horregatik, CPAEN/NNPEKetik egutegi hauek zuen eskura jartzen ditugu, bertako fruta eta barazki bakoitzaren sasoia ezagut dezazuen.
Nafarroa Ekologikoaren web atal berria, kontsumitzeko garai optimoko produktuez gain, sasoian sartzen edo irteten ari direnak eta/edo kontserbatzen ari direnak ere ikustarazten ditu.
Fruta eta barazki ekologikoak, freskoak eta sasoikoak garrantzitsuak dira elikaduran. Dieta oso, orekatu eta osasungarri batek egunean 5 errazio fruta edo barazki hartzen ditu gutxienez. Nafarroako sasoiko fruta eta barazkien egutegi honi esker, jakin dezakezu zein diren kontsumorako hilero ezin hobeak diren elikagaiak, mantenugai guztiak, zaporea, eta une egokian bildutakoak.
Gainera, elikagai bakoitzean klik eginez, elikagai hori lantzen duten nekazariak, non ekoizten duten eta harremanetarako datuak ezagut ditzakezu, informazio gehiago jasotzeko edo haien webgunea kontsultatzeko. Atal berri honek, sasoiko produktuez gain, ekologikoan ekoizten duten pertsonei balioa eman nahi die Nafarroan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org