Aqui la tierra programaren bisita berria

TVE Nafarroara itzuli da uda hasieran Argedasko El Alcaraván arrozak, Noaingo Biochef eta Irunberriko Josenea bisitatzeko. CPAENek antolaturiko bosgarren bisita da, eta hemendik gutxira pantaila txikian ikusi ahalko da; modu honetan, ia bi milioi etxeetara iritsiko da Nafarroako ekoizpen ekologikoa. Argi dago TVEko taldeari beroa, eltxoak, eta lan neketsua ez diela batere beldurtzen. Bisita Bardeen ondoan El Alcaravánek dituen arroz-soroetan hasi zen, termometroa gori-gori...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

TVE Nafarroara itzuli da uda hasieran Argedasko El Alcaraván arrozak, Noaingo Biochef eta Irunberriko Josenea bisitatzeko. CPAENek antolaturiko bosgarren bisita da, eta hemendik gutxira pantaila txikian ikusi ahalko da; modu honetan, ia bi milioi etxeetara iritsiko da Nafarroako ekoizpen ekologikoa.


Argi dago TVEko taldeari beroa, eltxoak, eta lan neketsua ez diela batere beldurtzen. Bisita Bardeen ondoan El Alcaravánek dituen arroz-soroetan hasi zen, termometroa gori-gori zegoela.  Eguzkiarekin eta katiuskak jantzita gainezka egindako lurraldean ibiltzeko eta intsektuz beteta, Aqui la Tierrako taldeak zuzenean ikusi zuen ekoizle ekologikoek egiten duten lana arrozaren artean hazten diren ur-landareak kentzeko. Lehenik eta behin arroz-soroetara egokitutako traktore batekin egiten da, eta horren ondoren eskuz egiten da lurra garbi uzteko, landareak normal hazteko eta gainerako landaretzarekin konpetitzeko. Emaitza, era guztietako arroza, integraletik txurira, eta espezie  bereziekin, hala nola, arroza gorria. Propietate handiak dituzten arrozak dira eta oso onuragarriak osasunarentzat,  zuntza eta bitaminak direla eta.  

 

Arratsaldean, berriz, soinu egilea eta lokutoreak Biochefera joan ziren. Bertan zegoen Raul Leon Noaingo lorategi arduraduna, Mikel Baztan Iruñeko lorategi arduradunarekin batera eta Noaingo sukaldaritza lorategietako hiru jatetxeetako arduradunak. Obaseko Pedro Amatria, Alhambrako Javier Diez Zalduendo eta Tres Reyes Hoteleko Enrique Martinez Buron. Ibilbidea egin zuten bertan dauden hamaika sukaldaritza-lorategietatik eta horren ondoren barazki ekologikoekin egindako sukaldaritza erakusketa bat egon zen hiru jatetxeen estiloa ikusteko. Zortziak eta gero bisita amaitu zen, hurrengo egunean Irunberrira joan behar baitzuten, Joseneak  Irati ibaiaren ondoan dituen plantazio eta lehortegia bisitatzera.

 

Josenea irabazteko asmorik gabeko elkartea da eta bere helburua da zonaldeko  gizarteratze arazoak izan dezaketen jendea kontratatzea. Helburua betetzeko, besteak beste, usain-belarrak eta sendabelar ekologikoak ekoizten ditu. Hain zuzen ere, TVEk asmoa du bi erreportaje egiteko bisita honekin: bat usain-belarren inguruan eta sukaldean duten erabilera eta bestea sendabelarren inguruan, bere erabilera tradizionalak eta sendatzeko propietateen inguruan. Joseneak egiten dituen infusioak ezagunak dira zentzu honetan.

 

Uda amaieran Aqui la Tierrak berriro bisitatuko du Nafarroa, tomate ekologikoa eta potxen barietate zaharren inguruan erreportaje bat egiteko. Berriro ere, gogo handiarekin hartuko ditugu.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org