CPAEN/NNPEKko tailerrak sentsibilizazio ekologikorako

Urtero bezala, CPAEN/NNPEKk tailerrak eskaintzen jarraituko du Nafarroa osoan. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoz, aurten 29 tailer antolatu dira guztira: ogia, gazta, taloak eta habia-kaxen tailerra. Horrez gain, tailer berriak izango dira: elikadura osasungarriko tailerra, baratze bertikaleko tailerra, barazkiak nola prestatu erakusten duen hitzaldia eta ipuin kontaketa.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Tailerrak Nafarroa osoan egingo dira, Nafarroako elikagai ekologikoak eta nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin. Izan ere, tailerrak ematen dituzten pertsonetako batzuk CPAEN/NNPEKko operadoreak dira, ogia, gazta, habia-kutxen eta baratze bertikaleko lantegi kasuan; beraz, aukera ona da CPAEN/NNPEKek ziurtatutako elikagaiak nola ekoizten eta egiten dituzten jakiteko.
 
Nafarroan dauden elikagai ekologiko ugari ezagutarazteaz gain (2.500 elikagai baino gehiago ziurtatuta), bertaratutako guztiek elikagai ekologiko bat identifikatu ahal izateko ere balio dute, baita elikagai ekologiko bat eta elikagai konbentzional baten artean dauden elaborazio desberdintasunak jakiteko ere.  
 
Hauek dira apirilean zehar egingo diren tailerrak:
Apirilak 2: Baratze bertikala Urrotz
Apirilak 2: EKOmerkatuan ipuin kontaketa (Iruñea)
Apirilak 4: Baratze bertikala Tuteran
Apirilak 9: Showcooking Plazara! (Lizarra)
Apirilak 19:  Gazta egiteko tailerra Geltoki (Iruñea)
Apirilak 21 Taloak egiteko tailerra Geltoki (Iruñea)
Apirilak 26: Baratze bertikala Ezkaroz (Salazar)
Maiatzak 3: Gazta tailerra (Iruñea)
Maiatzak 7: EKOmerkatuan habiak egiteko tailerra (Iruñea)
Maiatzak 9: Talo tailerra (Aranguren)
Maiatzak 11: Showcooking (Erronkari)
 
 
Informazio gehiago eta tailerretan izena emateko Nafarroa Ekologikoko sare sozialetan zabalduko dira.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org