CPAEN/NNPEKek 2025rako Sustapen Plana jarri du abian, eta Nafarroako elikagai ekologikoak sustatzeko jardueren artean, Nafarroako lurralde osoan zehar egin beharreko sentsibilizazio ekologikoko 31 tailer daude.
Guztira, 8 ikastaro ezberdin egingo dira, Nafarroako elikagai ekologikoak sustatzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa. Pasaden urteko arrakastaren ondoren, hazi-bonben taillerra, permakultura eta sendabide naturalei buruzko tailllerak, intsektu-hotela egiteko taillera eta ipuin kontakizun bat gaztelaniaz.
Gainera, 4 dira berriak: “Badakizu zer jaten duzun? Tailerra”; sushi ekologikoa prestatzeko ikasteko tailerra; Hitzaldia: dieta osasungarria eta orekatua eta bukatzeko, ipuin kontalaria euskaraz.
Tailerrak:
Ismael Cantón ematen du gaztelaniaz. Publiko guztientzat. Birpopulatzea eta basoberritzea gaur egungo beharra bihurtu da klima aldaketa geldiarazi nahi badugu. Teknika honekin hazi asko zabal daiteke, naturaren botereak hazi ditzan.
Ismael Cantón ematen du gaztelaniaz. Helduentzat. Tailerra teorikoa izango da, eta bertan azalduko da nola lor ditzakegun etxeko erremedioak hainbat landare eta konposatu organikoen bidez.
Aterpeak emango du tailerra gaztelaniaz eta euskeraz. Publiko guztientzat. Intsektuen hotelak egiten ikasteko tailer praktikoa. Gainera, landareen eta intsektuen arteko elkarrekintzak azalduko dira, eta tresna baliagarria da intsektuek elikagaien ekoizpenean duten paper garrantzitsua ulertzeko. Intsektiziden erabileraren eta natura-ingurunearen kontserbazioaren arteko arazoak ere aztertuko dira. Gaztelaniaz eta euskaraz.
Aterpeak emango du tailerra gaztelaniaz eta euskeraz. Publiko guztientzat Tailerraren helburua parte-hartzaileei elikaduraren kontzientzia helaraztea da, CPAEN/NNPEK erakundeak ziurtatutako produktu iraunkor eta ekologikoetan oinarrituta. Izan ere, ekoizpena gaur egungo nekazaritza eredu konbentzionalari irtenbide bat emateko helburuarekin. Badakigu nondik datozen gure elikagaiak? Eta zer eragin dute ingurumenean? Tailerra produktu ekologikoen dastaketa batekin amaituko da.
Tina Asensio (Baratza Kafea) emango du gaztelaniaz. Helduentzat. Sukaldaritza erakustaldia: sushiak nola egin eta osagai guztiak nola prestatu azalduko da: arroz integrala, tofua eta tempeh marinatua, barazkiak eta sushiari laguntzeko dip bat.
Tina Asensio (Baratza Kafea) emango du gaztelaniaz. Helduentzat. Elikadura ona da osasuna eta bizitasuna izateko gakoa. Konferentzia honetan modu erraz eta eraginkorrean aurrera eramateko gako nagusiak azalduko dira. Hitzaldian puntu guzti hauei buruz hitz egingo da eta amaieran galderak eta erantzunak egiteko denbora egongo da.
Representado por LaDiverxa. Destinado para todos los públicos. Dependiendo de la población se representarán historias diferentes pero todas relacionadas con la alimentación sostenible y saludable.
LaDiverxa antzeztuko du. Haurrentzat . Herrialdearen arabera istorio ezberdinak antzeztuko dira baina beti elikadura osasungarria eta jasangarriari buruz.
Jaione Jaurrieta antzeztuko du. Haurrentzat. Istorio eta pertsonaia bitxien bidez elikadura osasungarriari buruz gogoeta eginaraziko duen ipuin kontalaria. Lurreko produktuak ere gogor defendatuko ditu.
Martxoko eta apirileko tailerrak
MARTXOA
APIRILA
Informazio gehio eskuratzeko edo inskribitzeko https://www.navarraecologica.org/es/agenda-cursos-bio edo cpaen@cpaen.org e-mailean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org