20 ardo nafartar ekologiko saridunak Ecovinoren XVI. Edizioan

33 mahastizaintzako eskualdek hartu zuten parte Ecovino sarien hamaseigarren edizioan. Errioxako Unibertsitateko Gune Zientifiko-Teknologikoan (CCT) du egoitza. Hogeita hamar bat epaile adituk osatutako epaimahai batek, Antonio Tomás Palacios irakaslea buru zela, lehiaketara aurkeztutako berrehun eta laurogeita sei erreferentziak baloratu zituen, guztiak ekologikoan ziurtatuak eta Euro-Orriarekin akreditatuak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Mota guztietako ardoak dastatu ziren (zuriak, zurarekin kontaktua dutenak eta ez dutenak, arrosak, zurdun eta egurrik gabeko beltzak, apardunak, gozoak, eskuzabalak, alkohol-graduazio txikikoak eta vermutak), baita muztioak eta ozpinak ere. Kalitate orokorra altua izan da, eta aurten ere 87 puntutan kokatu da. Beraz, soilik Plata altuenak eman dira, 88 puntutan ezarritako Urrezko dominaren mugatik oso gertu.

CPAEN/NNPEK-ko 20 ardo saridunak izan dira.

Urrezko Ecovino Handia kategorian Bargotako Bodega Biurko Gorri Biurko ardoarekin eta Bodega Marqués de Montecierzo Rosado emergente lágrima ardoarekin.

Urrezko Ekoozpina kategorian Bodegas Lezaun, Lezaun ozpinarekin.

Ardo gozoen kategorian, Bodega Marques de Montercierzo bere Moscatel emergentearekin.

Ardo arrosen kategorian, hiru ardo nafartar ekologikoak izan dira saridunak; Bodegas Bagordi Bagordi Rosado ardoarekin, Bodegas Ochoa Ochoa Rosado de Lágrima ardoarekin eta Bodegas y Viñedo Quaderna Vía Los Elementales Silfide ardoarekin.

Zurarekin kontakturik ez duten beltzen kategorian 5 ardo saritu dira; haien artean, Bodegas Bagordiren Bagordi Tinto ardoa, Bodegas Lezaunen Lezaun Tempranillo, Bodegas JF Arriezu  JF Arriezu Natural ardoarekin, Bodegas Ochoa Ochoa Tinto Nude ardoarekin eta bukatzeko, Aroa Bodegas Le Naturel Tinto ardoarekin.

Bodegas Bagordi Bagordi Blanco ardoarekin sariduna izan da, konkretuki ardo zuria zurarekin kontaktua ez duena kategorian.

Bodegas y viñedos Quaderna Via irabazi du ardo txuria zurarekin kontaktua duena kategorian QV Chardona ardoarekin.

Ardo beltza zurarekin kontaktuan dagoena  kategorian 6 ardo nafartar irabazi dute, horien artean; Bodega JF Arriez E de Esperanza ardoarekin, Bodegas Bagordi Bagordi Maturana Ardoarekin eta Bagordi Reserva eta Bagordi Graciano Crianza ardoeekin, Bodegas Lezaun Egiarte Crianza ardoarekin eta Bodegas Ochoa Crianza Origen ardoarekin.

Saritutako upeltegiek dagoeneko erreserbatu dezakete lekua, lehiaketaren webgunearen bidez, maiatzaren 29an, eguerdian, Errioxako Unibertsitateko Quintiliano Eraikineko Areto Nagusian egingo den sari-banaketa ekitaldirako. Domina itsasgarriak ere eska ditzakete maiatzaren 23ra arte saritutako ardoentzat.


Ohiko dastaketa ekainaren 27an egingo da Logroñon. Ekitaldiaren xehetasunak aurrerago emango dira.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org