Aceite Artajorentzat, errekonozimendua pozik jaso du, 25 urteko lanari erantzuten dion lansari gisa, beti ere bi helburu argirekin: ingurunearen kalitatea eta jasangarritasuna erdian jarriz, azaldu dutenez.
2013az geroztik, olibondo ekologikoak landatzen dituzte Fontellasen, eta sari andana jaso dituzte olioarengatik; besteak beste, EXPOLIVA, New York International Olive Oil Competition eta Olive Japan lehiaketetan lortu dituzte tituluak.
Artajon Oliba Olio Birjina Estra egiten dute, Nafarroako Erriberako olibondo tradizioarekin eta azken teknologien abangoardiarekin. Tradizio eta berrikuntza horrek, berezko olibadi ekologikoa ahalik eta gehien zaintzearekin batera, Nafarroako ekoizle hau almazararik onenen munduko podiumean kokatzen duten sariak ekarri ditu.
Zorionak Artajo Olioko talde osoari!