Aquí la Tierra telesaioak, Televisión Españolako 1. kateko programa nagusietakobat, Nafarroara bi bisita egin ditu azken hilabeteetan, gure erkidegoko zortzi ustiategi ekologikoren lana biltzeko. Faltzes, Caparroso, Arizkun, Gartzain, Narbarteko eta Aniz herriak izan dira helmuga. Hauekin, Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruzko hogeita hemeretzi erreportaje egin dira TVE 1-eko programan, eta milioi eta erdi ikusle ditu.
Aquí la Tierra Espainiako geografian zehar dabil, landa-eremuan egiten den jarduera jendeari erakusteko. Erreportajeak egiten ditu, landa-gastronomiarekin eta zientzia eta naturari buruzko informazioarekin. Esparru ezin hobea da nekazaritzan, abeltzaintzan eta landa-ingurunean elikagaiak prestatzen diharduten pertsonen lana erakusteko, eta ikusleei askotan ezezaguna den errealitate bat hurbiltzen die.
Azken hiru urteetan, Nafarroako ustiategi ekologikoek hogeita hemeretzi bisita jaso dituzte, eta beste horrenbeste erreportaje, azkenekoak abuztuan Erriberan eta duela pare bat aste Baztan-Bidasoan.
Abuztuan grabaketak Caparroson hasi ziren (urtarrilean ere bertan egon ziren). Oraingoan Puente Viejo eta bertako barazki-ekoizpena bisitatu zituzten, batez ere piparrak, Asier Iribarren eta Silvia Moreno protagonista zirela. Handik Faltzesera joan ziren, hainbat operadore ekologiko biltzen dituen herrira, eta bertan hurrengo erreportajeak grabatu zituzten: Placido Taintaren baratxuriei buruzkoa, Jesus Arandarekin olibadiari eta bere ekosistema landuari buruzkoa eta Koldo Resanoren sagarrei buruzkoa. Erreportajeak abuztuaren erdialdean grabatu eta irailean emitituziren.
Bigarren bisita udazkenean izan da. Urriaren 8an eta 9an, egun hauetan emititzen diren lau erreportaje grabatu ziren; lehenengoa, urriaren 21ean, Amaia Iturriria abeltzain gazteari eskainia, Gartzaingo operadore ekologikoa, Pirinioetako behiekin, ardi latxekin eta zaldiekin lan egiten duena. Emango den bigarren erreportaia KibbiSat-ena izango da, inguru horretan kiwia ekoizteari buruzkoa hain zuzen. Narbarteko landaketan grabatu zen erreportajea, eta urriaren 30ean emango da. Bi egun geroago, azaroaren 1ean, Jauregiaren txanda izango da: Anizko behiak, gaztak eta jogurtak.
Programatzeke dago Mikel Alzuarti Arizkunen egindako erreportajea, oiloak hazi eta arrautzak Dutarimuno markarekin saltzen dituen operadore ekologikoa. Emisio-data jakin bezain laster jakinaraziko dizuegu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org