Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea 10 ardo saritu ditu Erriberrin horietatik 3 ardo ekologikoak dira.
160 ardo eta 40 upeltegi parte hartu zuten; Bodegas Lezaun, Quaderna Via eta Bodega Marqués de Montecierzo CPAEN/NNPEK-ko hiru operadoreak sarituak izan dira ardo beltza, ardo gorria eta ardo gozo (moskatel) batekin.
Bodega Lezaun (Lakar) DO Navarra Lezaun Tempranillo 2024 ardo beltza modu tradizionalean egiten du, eskuz mahatsa bilduz, eta beratze karbonikoari esker fruta zaporea duen ardoa lortzen da, edateko erraza dena.
Bestalde, Quaderna Via (Iguzkiza) upeltegiko DO Navarra Be Bike Rosado 2024 ardo gorria garnatxa mahatsarekin egindako ardoa da,ezaugarri berezi bat du, Nafarroako ardo arrosa tradizionalak baino kolore biziagoa baitu, munduko joerari jarraitzeko, baina ez da Frantziako ardo gorriekin gertatu ohi den bezain ardo zurixka.
Bukatzeko, Marqués de Montecierzo (Castejón) upategiko DO Emergente Dulce Moscatel 2024 ardo gozoa azukrerik gabeko moskatel gozo-naturala da, eta alkohol gutxi du (10,5 º). Elaborazio zail baten ondoren, zapore eta usain handiko ardo gozo freskoa lortu dute. Mota horretako ardoek konplexutasun tekniko handia dute elaborazioan, eta, horren ondorioz, ardo freskoa eta ondo orekatua lortzen da. Oso leuna eta amaiera luzearekin. Ahosabaian indartsua, oreka perfektuarekin eta amaiera dotore batekin.
2024ko hautatutako ardoak urtean zehar promozio jarduerak egiteko erabiliko dira; dastatze espezializatuak, prestakuntza-jarduerak edo aurkezpenak egiteko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org