Datorren irailaren 23an, Ekoaldek, jaurdunaldi batean errestaurazio kolektiboak Nafarroan izan dituen emaitza orokorrak aurkeztuko ditu. Jaurdunaldia 10:30etan hasiko da, NUP.eko ETSIAB Gradu aretoan, “Baratzetik jantokira; Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulazio esperientziak” izenburupean.
Jaurdunaldi hau, Ekoaldek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak duten hitzarmenaren baitan jasotzen den ekintzetako bat da. Hitzarmena 2022ko urtarrila eta urria bitarte garatzen ari da eta helburua “Errestaurazio Kolektiboan elikadura osasuntsua eta ekologikoa zabaltzeko lanak babestea, sektore produktiboak eta kanpaina ezberdinak babestuz” litzateke.
Emaitzak eta mahaingurua
Jaurdunaldiaren helburua, hitzarmenaren bidez burutzen ari diren ekintza guztiak azaltzea litzateke. Arreta bereziki, jantoki kolektibo jasangarrietan jarriko da, ekoizpen ekologikorako zein kontsumitzaileentzako duten garrantziagatik.
Alde batetik, Ekoaldek egindako lanaren emaitzak aurkeztuko ditu eta ondoren, errestaurazio kolektiboan jarduten duten eragile ezberdinek, mahahinguru bat ospatuko dute, hauek baitira, produktu freskoak, garaikoak, ekologikoa eta bertakoak, lehen sektoreak albideratzen dituenak, errestaurazio kolektibora iristeko ezinbesteko eragileak.
65 ekoizle ekologiko ditu Ekoaldek egun eta 2021-2022 kurtso honetan, 1800 menu ekologiko hornitzetik, 11.500 menu hornitzera pasa da. Datorren ikasturterako, kopurua progresiboki handitzen joanen dela aurreikusten da.
Jaurdunaldia errestaurazio kolektiboko eragileei, sektore ekologikoari, hezkuntza komunitateari, eragile politikoei zein elikadura jasangarrirako erosketa publikoan urratsak ematen joateko konpromisoa duen orori zuzendua egonen da.
Azkenik, jaurdunaldia 12:30etan, hamaiketako ekologiko batekin amaituko da.