Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

“Jaten ikastea matematika ikastea bezain garrantzitsua da”

Veronica Etayo pediatra da, eta nutrizioaren zale sutsua. Nafarroako Ospitaleko haurren digestio taldearekin eta Biomed Nafarroako Nutrizio eta Ikerketa Taldearekin elkarlanean ari da. Haurren elikaduraz hitz egitera joan ginen harekin. Jaten irakatsi behar dugu? Zer garrantzia dute familiek haurren elikaduran? Harentzat, matematika edo hizkuntza jakitea bezain garrantzitsua da jaten irakastea. Hori da, noski, egiteke dagoen ikasgaia.

Eskoletako jantoki osasungarri, jasangarrien eta landa-eremu biziaren defentsan bat egin dute hainbat udalek, erakundek eta kolektibok

Adierazi dute beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela elikadura subiranotasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak eskoletako jantokien oinarri izatea. Horregatik guztiagatik, exigitzen diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita. Horrez gain, galdegin dute aurrera egitea elikadura-justizian eta elikadura-subiranotasunean, eskoletako platerek itzulera ekar dezaten osasunaren, ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren eta lehen sektorearen bultzadaren terminoetan.

Erosketa Publikoko taldeak Nafarroako Parlamentuan exijitu du eskoletako jantokiak kontratatzeko pleguak jantoki osasungarri eta iraunkorrak susta ditzala

Jaxin Gomez Mundubateko teknikariak eta Silvia Larrañeta NNPEKeko teknikariak agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean, Erosketa Publikoa taldeak eta NNPEK taldeak eskola-jantokien kontratazio-pleguei buruz egindako gogoetak azaltzeko.

 

Nani Moré "Elikadura osasungarria eta ekologia zerbait ideologikotik izatetik praktikoa izatera pasatu gara: gure espeziearen kontserbazioa bermatzeko beharra"

2007an Nani Morék sukaldari lana aldatu eta kolektibitateetan sukaldatzen hastea erabaki zuen. Egun, Menjadors Ecologics elkartean eta Chef 2020 sarean  lan egiten du  elikadura osasungarriari buruzko aholkulari gisa. Nafarroan, gainera, Iruñeko Haur Eskoletako eta Fontellasko Argia ikastolako menu osasungarrietan ezarritako aldaketen erantzunkide izan da. Ibilbide hori elkarrizketa honetan islatu nahi dugu; izan ere, berak dioen bezala, "ez da gauza bera sabelak elikatzea edo betetzea".

Tuterako Argia Ikastolak elikadura osasungarri, lokal, ekologiko eta sasoiko proiektu pilotu bat ezarri du, INTIAk kudeatua eta NNPEKren laguntzarekin.

Proiektua INTIAk garatu du NNPEKren laguntzarekin, eta Erriberako Argia ikastolan ezarri da lehen aldiz. Ikastola horrek bere jantoki-eredua aldatzeko interesa agertu zuen, eta, gainera, aurretik jasangarritasunerantz egindako aldaketetatik abiatzen zen, nekazaritza-kultura eta enpresa-sarea garatuta dituen eskualde batean kokatuta egoteaz gain.

Eskoletako elikadurak hobekuntzarako tarte esanguratsua dauka

NUPek eta NNPEKek zuzendutako Nekazal Elikadurara eta Landa Eremuko  Gradu amaierako lan batek adierazi du eskoletako elikadurak hobekuntzarako tarte handia duela, kalitateak hobera egiten duela ikastetxeek sukaldea dutenean, prezioak eragin gutxi duela jakien kalitatearengan eta administrazioak zer esan handia duela gai honetan, bertakoak, ekologikoak sasoiko eta freskoak diren elikagaien  erabilera kuota ezarri dezakeelako.  

JANGELAren aurkezpena, gurasoen apostua jantoki osasuntsuen alde

JANGELAk, Nafarroako zenbait ikastetxe publikotako gurasoek, sustatutako jardunaldia Urtarrilaren 19an ospatu zen Kondestable jauregian.

“Otorduek lehen pentsaizinak ziren kolore eta formak dituzte”

Donibane eta Buztintxuriko Haur Eskolek, hiru ikasturte daramatzate Hemengoak Menu Osasuntsuak proiektuan murgilduta. Froga apearen ostean, eta familien harrera onari esker, Edurne Lekunberrik (Donibane) eta Idoia Errok (Buztintxuri) “horain guztiek hobe jaten dugu, haurrek, hezitzaileek eta senideek, lehen ez genituen ohiturak hartu ditugulako”.


 

Elikadura burujabetza irizpideak dituen eskola jantokirantz

Joan den maiatzaren 14ean Elikadura Burujabetza eta Eskola Jantokien Nazioarteko I. Topaketa egin zen Kondestablearen Civiboxean. Eskoletako jangelak tokiko elikadura sistema bidezkoagoak eta jasangarriagoak lortzeko zubia diren heinean, hiria eta nekazal eremua lotzen dituena, bizimodu duinen eta osasunaren sortzailea bezala abiapuntu hartuta, esperientzia arrakastatsuak elkarbanatu ziren osasuna eta lurraldea hobetzeko.

Elikadura aldaketaren inguruko sentsibilizazioak eskola komunitateari

NNPEK Arrea Elkarte Agroekologikoaren laguntzarekin sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako Nafarroako hainbat eskoletako eskola komunitateari zuzenduta. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da.

Eskoletako jantokien elikadura aldaketaren inguruko sentsibilizazioak egiten ari dira guraso elkarteei

NNPEK sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteei. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, eta sasoikoa izatea onura asko ditu.

Menu osasuntsuagoak eta haur eskoletako lerro pedagogikoa eskutik doaz

Joan den abuztuaren 16tik Donibane eta Hello Buztintxuriko haurrek elikagai ekologikoetan
oinarritako menua bazkaltzen dute egunero. Inplikatutako pertsona guztien arabera, harrera oso ona
izan du aldaketak eta aurreikusten da 2018ko urtarriletik aurrera menu osasuntsuagoa Iruñeko
Udalak kudeatzen dituen haur eskola guztietara zabaltzea. Alfredo Hoyuelos udal haur eskoletako
kudeatzailea da.

Harrera ezin hobea izan dute menu osasuntsuagoek Buztintxurin eta Donibanen

Iruñeko Udalaren esperientzia pilotuak menu osasuntsuagoak ezartzeko dagoeneko hilabete bat baino gehiago bete du Donibane eta Buztintxuri haur eskoletan. Elikagai freskoak, sasoikoak eta ekologikoak dira, gehienak modu zuzenean Nafarroako ekoizleei erositakoak.

En marcha el proyecto experimental de alimentación Saludable en las Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona

El pasado lunes se presentó en el Palacio del Condestable de Pamplona el nuevo proyecto de alimentación saludable, un acto al que acudieron padres y madres del alumnado de las Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona, miembros de las entidades adscritas al Grupo de Compra Pública y  personas interesadas que pudieron escuchar de manos de los artífices de la propuesta los detalles de este innovador programa, en el que se une la pedagogía en y desde la cocina, la salud y los productos ecológicos y de cercanía, con implicaciones positivas en la economía local y en el propio agroecosistema.

Proyecto piloto de las Escuelas Infantiles del Ayuntamiento de Pamplona

El estudio para implantar menús más saludables en la red de Escuelas Infantiles apuesta por productos locales, de temporada y ecológicos adquiridos directamente

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org