Eskoletako jantokien elikadura aldaketaren inguruko sentsibilizazioak egiten ari dira guraso elkarteei

NNPEK sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteei. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, eta sasoikoa izatea onura asko ditu.   Denera, 30 sentsibilizazio inguru eginen dituzte Nafarroako guraso elkarte desberdinetan. Orain arte 20 inguru egin dituzte eta antolatzaileek diotenez esperientzia positiboa da. “Azken finean, gure helburua jaten ari garenaren inguruan...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

NNPEK sentsibilizazioak egin ari da Nafarroako hainbat eskolako guraso elkarteei. Helburua eskoletako jantokien elikadura aldaketaren onurak ikustea da. Izan ere, tokian tokiko janaria, ekologikoa, eta sasoikoa izatea onura asko ditu.

 

Denera, 30 sentsibilizazio inguru eginen dituzte Nafarroako guraso elkarte desberdinetan. Orain arte 20 inguru egin dituzte eta antolatzaileek diotenez esperientzia positiboa da. “Azken finean, gure helburua jaten ari garenaren inguruan eztabaida sortzea da: nora goaz eta nora joan gaitezkeen”, adierazi du Ainara Arrea Agroekologia elkarteko kideak. Hurrengo sentsibilizazioak Sarriguren, Larraintzar eta Lakuntza eskola publikoetan izanen da.

 

Iruñeko bi haur eskoletan (Donibane eta Hello Buztintxuri) dagoeneko aldaketa egin da eta joan den abuztutik umeak menu osasungarriago bat jaten ari dira. Urtarriletik aurrera, eredua haur eskola guztietara zabalduko da. “Gure helburua eredu jasangarriago bat bultzatzea da. Egia da batzuetan aldaketa kostatzen dela baina kontuan hartu behar dugu ea sabelak bete nahi ditugun edo haurrak elikatu nahi ditugu”, azaldu du.

 

Ainarak jakinarazi duenez, eskoletako jantokiek hezkuntza potentzial handia izan ditzakete eta helburua ohiturak aldatzea eta hobe jatea da. “Eskoletako jantokiak ongi diseinatutako menuekin eraldaketa soziala eragin dezakete eta onura asko dituzte: elikaduraren balore onak transmititu eta ohitura jasangarriak bultzatzea”.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org