Elikadura burujabetza irizpideak dituen eskola jantokirantz

Joan den maiatzaren 14ean Elikadura Burujabetza eta Eskola Jantokien Nazioarteko I. Topaketa egin zen Kondestablearen Civiboxean. Eskoletako jangelak tokiko elikadura sistema bidezkoagoak eta jasangarriagoak lortzeko zubia diren heinean, hiria eta nekazal eremua lotzen dituena, bizimodu duinen eta osasunaren sortzailea bezala abiapuntu hartuta, esperientzia arrakastatsuak elkarbanatu ziren osasuna eta lurraldea hobetzeko.   “Jakintzak, zaporeak eta nekazal garapena...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Joan den maiatzaren 14ean Elikadura Burujabetza eta Eskola Jantokien Nazioarteko I. Topaketa egin zen Kondestablearen Civiboxean. Eskoletako jangelak tokiko elikadura sistema bidezkoagoak eta jasangarriagoak lortzeko zubia diren heinean, hiria eta nekazal eremua lotzen dituena, bizimodu duinen eta osasunaren sortzailea bezala abiapuntu hartuta, esperientzia arrakastatsuak elkarbanatu ziren osasuna eta lurraldea hobetzeko.

 

“Jakintzak, zaporeak eta nekazal garapena eskolako platerean” izan zen jardunaldiaren izenburua , eta bi zatitan banatu zen. Guztira, 80 lagun inguruk parte hartu zuten elikadura burujabetzan eta eskola jantokietan interesaturik. Goizean, esperientziak elkartrukatzeko barne mahaia egin zen eta arratsaldean, berriz, elikadura burujabetzako irizpidetan oinarritutako jangeletako esperientzien mahaia egin zen. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Eskola Gosarietan esperientzia duen Boliviako Clementina Garnica Cruzek, Canariasko ekojantokietako Margarita Hernandezek, Gernikako Allende Salazar eskola publikoko guraso elkarteko Dabid Zelaia Zugabik, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldeko kideek eta BLE eta Iparraldeko EHKOko Thomas Erguyk.

 

 

Sortzen, NNPEK, INTIA, LAB, Mugarik Gabe, AEN, Mundubat, VSF, gurasoen elkarteak eta ekoizleek haien babesa erakutsi zuten eta topaketetan parte hartu zuten jantokiak eraldatzeko helburuarekin eta modelo aldaketa sustatzeko. Topaketetan parte hartu zuten pertsona guztiek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela Iruñean egindako jardunaldia sareak indartzeko eta ezagutzera emateko.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org