Askari osasungarriak, hobeto jaten laguntzeko bideoa

Bideoan hiru askari erraz nola prestatu azaltzen da. Kakao krema osasungarri bat, fruta eta zereala dituen jogurt bat edo piper pate bat dira merendatzeko aukera osasungarri eta ekologikoak.
Hemen ikus dezakezue: EKOaskaria

 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

CPAEN/NNPEKek EKOaskarien bideo bat argitaratu du, haurren askariak prestatzeko aholkuekin. Ekintza hau jantoki kolektiboen proiektuarekin lotzen da, eta proiektu horren bidez, bereziki eskoletan, ikastetxeetan eta ikastoletan, elikadura osasungarria sartu nahi da, ekoizpen ekologikoan, hurbilekoan eta nutrizio-irizpideetan oinarritua.

Batzuetan, ekintza sinpleenak dira eraginkorrenak. Horregatik da hain garrantzitsua CPAEN/NNPEKek askari osasungarriei buruz argitaratu berri duen bideoa. Hiru minutu eta erdi eskaseko pieza da, eta aholkuak ematen ditu etxeko txikiei arratsaldeetan zer eskain diezaiekegun jakiteko, aholku erraz batzuei jarraituz. Familiak elikaduraz kontzientziatzea da kontua, ez baitu balio ikastetxeetan menu osasungarriak eta iraunkorrak ezartzeak, gero etxeetan elikadura osasungarria eteten badugu.

Orduan, zer prestatu dezakegu merendatzeko? Erantzuna erraza da: edozein elikagai osasungarri, prozesatu gabea, hala nola fruta freskoak, fruitu lehorrak, osoko zerealak edo azukrerik gabeko esnekiak. Bestalde, saihestu beharreko elikagaiek osagai nagusi hauek dituzte: azukrea, prozesatuak, irin finduak eta osasungarriak ez diren koipeak.

Bideoan hiru askari erraz nola prestatu azaltzen da. Kakao krema osasungarri bat, fruta eta zereala dituen jogurt bat edo piper pate bat dira merendatzeko aukera osasungarri eta ekologikoak.
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org