Hemengoak proiektuak Kontsumo Ministerioak ematen duen NAOS accesit sari bat jaso du eskola-eremuan elikadura osasungarriaren arloan

Hemengoak proiektuak Iruñeko haur-eskolen elikadura-eredua aldatu zuen 2016an. Orain, 2021ean, AESANek -Espainiako Elikadura Segurtasuna eta Nutrizioaren Agentzia-

NAOS sarien bigarren accesitarekin saritu dute. Arrakasta handiko proiektua izan da Hemengoak, egunero 1.1000 menu baino gehiago zerbitzatzen baitira produktu askotariko, osasuntsu eta jasangarriekin, %90etik gora ekologikoak.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hemengoak proiektuak bigarren akzesita irabazi du eskola-eremuan elikadura osasungarriaren arloan.  Orain dela bost urte hasi zen proiektuaren hastapenak, eta kalitate handiko elikagai freskoak, sasoikoak, ekologikoak eta hurbilekoak sartu ditu Iruñeko Haur Eskolen Sarean, ekoizleei zuzenean erositakoak. Iruñeko Udalaren ekimena da, CPAEN/NNPEK, INTIA, Nafarroako Erosketa Publikoa eta Elikadura Burujabetzaren aldeko CPSANA taldea eta Menjadors Ecològicsen babesarekin.

NAOS sarien helburua da obesitateari aurre hartzea laguntzen duten programak, esku-hartzeak edo bestelako ekimenak aintzatestea eta ikusgarritasun handiagoa ematea, elikadura osasungarria eta/edo jarduera fisikoa erregularki egitea sustatuz. Kasu honetan, Hemengoak programaren ibilbidea aitortu dute: sareko 10 eskolek sukaldea dute, eta egunero 1.100 otordu baino gehiago eskaintzen dituzte 0-3 urte bitarteko zikloan, askotariko produktu osasungarri eta jasangarriekin. Esperientzia arrakastatsua izan da ezbairik gabe: elikagai freskoak %100 dira, %90 ekologikoak, %80ko hurbilekoak eta %75 zuzeneko kanalen bitartez eskuratutak.

Proiektuaren ardatzetako bat menua eraldatzea eta menu ekologiko, fresko eta sasoikoa egitea izan da, produktuak ekoizten dituzten pertsonengandik zuzenean eskuratuz. Gainera, programak 0-3 urte bitarteko beharrei erantzuten dio eta ohitura osasungarriak transmititzeko eredu pedagogikoa da. Menu osasungarria, Nafarroako ekoizpenaren sasoiari egokitua eta hurbilean landutako ekoizpen ekologikoko elikagaiekin, zuzeneko erosketa edo merkaturatze bide laburreko erosketa sustatuz.

Proiektua martxan jartzeko, plegu bat egin zen, eta bertan elikagaiak loteatu ziren, sektore ekologikoa sartu ahal izateko. Emaitza 12 elikagai-sortako plegua eta kudeaketa-sorta bat: txahala, oilaskoa, arrautza, arraina, jogurta, barazkiak, zerealak eta lekaleak, pasta, ogia, olioa, tomate-kontserba, askotariko elikagaiak, eta kudeaketa.

Ekoalde, Nafarroako elikagai ekologikoen logistika-zentroa arduratzen da elikagai freskoak, ekologikoak, sasoikoak eta hurbilekoak hornitzeaz, bai eta 'hemengoak' menuak Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Sarean jasotzeaz, biltegiratzeaz eta garraiatzeaz ere.

Sektore ekologikoa

Hemengoak proiektu osoan, sektore ekologikoarekin lan egin da eskaerari erantzuteko eta sasoiak eta erabilgarritasuna lantzeko. Horrela, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren baldintza ekonomikoak finkatu eta egituratzen dira, ekoizleek bidezko prezioak jaso ditzaten eta beren nekazaritza-ustiategiak, gehienak familiakoak, mantendu ahal izateko.

Azpimarratzekoa da, gainera, Hemengoak proiektua eskola-jantoki iraunkorren beste proiektu batzuen sustatzaile izan dela Nafarroan, elikagaien kalitatea jasangarria, ekologikoa, freskoa, sasoikoa, hurbilekoa eta ekoizleei zuzenean erositakoa izan dadin, Nafarroako ekoizpenaren baldintza ekonomikoak ere finkatu eta egituratzeko.

CPAEN/NNPEKetik Hemengoak proiektuaren baitan parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu nahi ditugu, elikadura osasuntsu eta ekologiko baterako jantoki osasungarri eta jasangarrien alde lan egiten jarraitzeko apustu argia eta arrakastatsua baita.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org