CPAEN/NNPEKek lau Ekoplan gehitu dizkio Nafarroa osoan ekimen ekologikoak ezagutzeko proposamenari

Navarraecologica.org webguneak 17 Ekoplan biltzen ditu Nafarroa osoan zehar, lau estreinatu berriak. Bertan, ekoizle ekologiko bat bisitatzea, oinez edo bizikletaz ibilbide bat egitea eta elikagai ekologikoak dituzten jatetxeetan proposamen gastronomiko batekin amaitzea proposatzen da. Ekoplanak modu partikularrean edo CPAEN/NNPEKek antolatutako ibilbideetan egin daitezke. Aurten bi irteera aurreikusi dira, ziurrenik udaberrian eta udazkenean, oinez eta bizikletaz.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

 Elikagaiak nondik datozen jakitea gustatzen bazaizu, nola elaboratzen diren jakin nahi baduzu eta hori guztia lehen eskutik jaso nahi baduzu, Ekoplanak ezagutu behar dituzu. CPAEN/NNPEKek proposatutako Ekoplanek foru-geografia osoko ekoizleak bisitatzera eta barazkiak nola landatzen diren, pasta nola egiten den, sagardoa edo gazta nola ekoizten den, olibak nola biltzen diren eta olioa dolareetan nola lortzen den, sagarrak nola zukutzen diren sagardoa lortzeko ezagutuko duzu, besteak beste. Eta, gainera, bisita hori osatzeko, txango bat egitea proposatzen da inguruko leku natural batera. Azkenik, aukera ematen da jardunaldia amaitzeko elikagai ekologikoak dituen hurbileko jatetxe batean bazkaria egiteko. Lagunekin, bikotearekin edo familiarekin egiteko plan bat da, eta Nafarroako lurralde osoa hartzen du, zure neurrira egindako proposamen bat izan dezazun. Izan ere, hamazazpi Ekoplanak Iruñean, Nafarroako iparraldean, Lizarraldean, Zangozako merindadean, Erdialdean eta Erriberan daude.
 
Ekoplanak modu partikularrean egin daitezke, baina baita CPAEN/NNPEKek antolatutako txangoetan, autobusez Iruñetik edo bizikletaz ere. CPAEN/NNPEKen sare sozialetan udaberri eta uda amaiera bitartean egingo direla aurreikusten diren irteerak iragartzen dira.
 
Lau Ekoplan berri
Aurten lau proposamen berri gehitu dira, gainerakoentzat eredu direnak. Lehenengoak Eguesibarrera garamatza, Manuel de Miguel zaldi- eta behi-azienda bisitatzera, animaliak nola eta non bizi diren, zer azpiegitura behar den, itxiturak, aska, putzuak, manga, etab. ikusteko. Eta, aldi berean, basafaunaren habitata mantentzeko eta hobetzeko mendian abereak egoteak duen garrantziaz eta premia nabarmenaz kontzientziatzea... hori guztia Sagasetatik eta Egulbati paisaia babestutik paseatuz, bertan bazkatzen baitira abereak. Horrez gain, Irulegiko Baso Bizidunetik eta Gaztelutik bost kilometroko txangoa egitea proposatzen du, eta eguna Iruñean amaitzea, Akari Gastrotekaren gastronomiaz gozatuz.
 
Bigarren proposamen berriak Irunberrira hurbiltzen gaitu, Bordablancara, non Joseneak bere infusio ekologikoak egiteko erabiltzen dituen sendabelar eta aromatikoak lantzen ditu. Bisita gidatu bat, haren berezitasunak, propietateak eta gero etxean gozatzen ditugun infusioak nola prestatzen diren ezagutzeko. Kasu honetako txangoak Santa Colomba arroilara garamatza, Aspurz herritik abiatu eta Murkuzuria kanpinean amaitzen dena. Bertan, janari ekologikoa eta etxekoa lantzen dituzte, gertuko osagaiekin.
 
Hirugarren Ekoplan berrian, Orreagara joatea proposatzen da Aspace Biointegra ezagutzera. Lankidetza-proiektu hori INTIArekin (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua) sortu da, artzaintza ekologikoko esnetarako behi-sisteman oinarrituta, eta, ondoren, esneki ekologiko, jasangarri, inklusibo eta hurbilekoetan nola elaboratzen den jakiteko. Irurrekaeta ur-jauzi politera txangoa eta bazkaria Auzperriko Baratze jatetxean proposatzen da txangoa eta bazkaria hurrenez hurren,
 
Laugarren txango berriak Nafarroako Erdialdera garamatza, zehazki Unxeko San Martingo Guneko arrautz ekoizleetara. Bioeraikuntzako familia-etxalde horretan oilo zoriontsuak bizi dira, arrautza bikainak erruten dituzt. Bertako arduradunek baserriaren erabilera erakutsiko digute, sailkapena eta banaketa nola egiten den, bere ibilbidea eta abeltzaintzaren errealitatea. Akitanako erleak ikusteko txango bat eta Larragako Casa Pericon bazkari bat, non hurbileko eta sasoiko produktuez gozatu ahal izango den, eguna borobiltzeko. 
 
Esteka honetatik proposamen guztiak eskura daitezke: Ekoplanak

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org