Argia aldizkaritik berriak

Kaixo ekoizle ekologiko hori, Mezu honen bidez, ARGIAk Bizi Baratzea proiektuan atera berri duen liburuxkaren berri eman nahi dizuegu: Jakoba Errekondok idatzi eta Antton Olariagak ilustratu duen Landareak Lantzen, 2018rako baratzeko agenda. Espero dugu poztuko zaretela liburuxka honek dakarren gidan zuen erreferentzia zehatza ikusita: Euskal Herri osoko ekoizle ekologikoen zerrenda dator, lurralde eta herri...

Compartir

Compartir

Kaixo ekoizle ekologiko hori,

Mezu honen bidez, ARGIAk Bizi Baratzea proiektuan atera berri duen liburuxkaren berri eman nahi dizuegu: Jakoba Errekondok idatzi eta Antton Olariagak ilustratu duen Landareak Lantzen, 2018rako baratzeko agenda.

Espero dugu poztuko zaretela liburuxka honek dakarren gidan zuen erreferentzia zehatza ikusita: Euskal Herri osoko ekoizle ekologikoen zerrenda dator, lurralde eta herri bakoitzean ekoizle bakoitzak zer produktu lantzen duen zehaztuta. Agendak, hilero hilero adierazten du ilargiaren egutegia kontuan hartuta zein lan egin, eta ekoizle bakoitzak zehazki egin dituen lanak idazteko erreminta ere bada, horrela, norberak bere ekoizpenaren emaitzak ikusita, hurrengo urterako ondorioak atera ahal izan ditzan.

Bukatzeko, bizibaratzea.eus webgunearen berri ere eman nahi genizueke: bertan aurkituko dituzue, beste hainbat gauzaren artean, egun bakoitzeko ilargiaren gora-beherak, aste horretan baratzean egin beharreko lanak, landareei lotutako albiste bat astero, Jakoba Errekondoren artikulu guztiak eta Euskal Herriko lurraren inguruko AGENDA OSOENA... webgune horretako eduki guztiak bilduz, astero buletin bat bidaltzen dugu dohainik emailera. Webgunean sartu eta goiko aldean, koadro arrosan, "BIZI BARATZEA buletina jaso nahi dut" leihoan duzue buletin hori jasotzeko aukera.

Horrez gain, nahi genuke ekoizle ekologikoek jakitea webgunean ERAGILEAK atala dugula: dagoeneko 100 eragiletik gora biltzen dira bertan, eta zuetako ekoizle bakoitzak ere aukera duzue oso modu errazean zuen berri emateko bertan. "Zure eragilea bidali" laukian sakatu, eta hor bete dezakezue zuen jardueraren informazioa. Zuen lana ezagutzera emateaz gain, ARGIAk Bizi Baratzea proiektuaren bidez asmoa dugu eragile hauen lana sustatzekoa, egiten dituzuen ekintzen berri emanaz...

Mila esker. Aurrerantzean eguneroko lanean gero eta maizago bat egingo dugula desiratuz, agur.

Edozein galdera, zalantza edo iradokizun duzula, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikoan bizibaratzea@bizibaratzea.eus edo telefono zenbaki honetan 943 37 15 45. Galdetu Karlosengatik.

Buscar

Categorías populares

Artículos por fechas

Newsletter

¡Suscríbete!

¡suscríbete!

No pierdas las últimas historias y promociones

descubre quién produce ECO

Todo sobre la certificación ecológica

¡síguenos!

Para estar al día de todo

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org