Orburu biohatzaren prestakuntza:
Orburua garbitu eta bihotza lortu arte torneatu. Jarri lapiko baxu batean eta estali oliba-olioarekin. Konfitatu tenperatura baxuan.
Txahal saltsaren prestakuntza:
Markatu txahal-ebakinak, zatitutako oiloa eta txigortu hezurrak. Gero, moztu tipula midepoixean eta baratxuri-burua erditiki. Gorritu tipula eta baratxuria. Gehitu tomatea eta erregosi, ardo beltza eta utzi murrizten. Haragia eta hezurrak ipini, estali urez eta utzi egosten. Iragazi eta murriztu salda. Gatz-puntuan jarri.
Arrautza-gorringorako prestakuntza:
Moldeak olioz igurtzi. Bereizi gorringoak zuringoetatik eta sartu moldeetan. Egosi laban 65º-tan 25 minutuz. Bukatzeko, utzi hozten.
Orburuaren bihotza frijitu olio berotan konfitatuz. Xukatu soberako olioa eta egi zulo txiki bat erdian. Gatz fina gehitu. Jarri gorringo leundua orburuaren gainean. Saltseatu txahal-saltsarekin. Gero, laminatu boilurra eta jarri gorringoaren gainean. Azkenean, maldon gatza pixka bat jarri.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org