Heziketa-proiektua gelan

Marta Gómez Jaén, CPAEN-NNPEKarekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate publikoa [NUP]

Menua

Proiektu mota

Proiektu hau baliabide bezala ulertu behar da Haur Eskolako ikasleekin estrategiak garatzeko.

Haren aplikazioaren bitartez ekologian eta elikagai ekologikoen kontsumo arduratsuan ikasleri jantzia sustatu nahi da. Balio etiko eta moralak ere sustatu nahi ditu jarduera eta lanen bitartez, ardurak haien gain hartuz erabakiak hartzearen eta ingurumenaren hobekuntzaren bidez.

Gelaren heziketa-proiektu honen helburu globala honako hau da:

“Hezkuntza-komunitate osoari sentsibilitate eta kontzientzia handiagoa  eskura-
tzen laguntzea gizateriaren potentzia hobetzeko eta gizarte-ongizatea eta banakakoa ingurune biofisikoa eta giza ingurunea  harmoniaz garatzeko. Era berean, produktu ekologikoen kontsumo eta ekoizpenaren sustapenera bideratuta dago, baita ingurumena zaintzearen garrantziaren kontzientzia-hartzera kalitatezko ekoizpen baterako. Honek etengabeko prozesu iraunkorra dakar, eskolatik hasi eta landu behar dena heziketa-ziklo guztietan.”

Kontuan hartzeko beste helburu batzuk:

  • Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren printzipioak kontuan izanik ingurumena mantentzea nekazal eta abeltzain praktiken hurbilketaren bitartez.
  • Hurbileko produktuen kontsumo arduratsua ulertzen laguntzea, gure Autonomia-erkidegokoak esate baterako, Nafarroako Foru Erkidegokoak.
  • Landa-garapena sustatzea, Nafarroako Foru Erkidegoko produktu ekologiko eta garaikoak kontsumituz, era berean garapen ekonomiko jasangarri bat bultzatuz.
  • Ingurumen-hezkuntza sustatzea hezkuntza-komunitate osoan elikagai ekologikoen kontsumoa etxean eta ikastetxeko jantokian ingurune natural eta sozialean eragin positibo bat izatearen ulermena indartu eta alde izateko.
  • Ingurumen-hezkuntza lantzeak gizakion osasunean, naturan eta elikaduran dituen eragin positiboak ulertzea eta egiaztatzea ahalbidetzen du.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org