65 salmenta tokik bat egin dute CPAEN-NNPEK-k sustatutako kanpainarekin

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua CPAEN/NNPEK joan den urtean hasi zuen “Zure erosketa ekologikoa askoz hurbilago” kanpaina produktu ekologikoak eskaintzen dituzten establezimenduen atxikimendua lortze aldera

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua CPAEN/NNPEK joan den urtean hasi zuen “Zure erosketa ekologikoa askoz hurbilago” kanpaina produktu ekologikoak eskaintzen dituzten establezimenduen atxikimendua lortze aldera. Kanpaina hasi zenetik 65 salmenta tokik bat egin dute ekimenarekin. Horrela, herritarren artean produktu ekologikoak kontsumitzea sustatzen da, eta jendearentzat eskuragarriagoa da.


Elikagai ekologikoen eskaera handitzen ari da gure lurraldean, eta kanpaina honen bidez, kontsumitzaileentzat produktuak eskuragarriagoak egitea ahalbidetzen dugu. Kanpainaren beste helburuetako bat Nafarroan produktu ekologikoak eskaintzen dituzten establezimenduen sarea ikusgai egitea eta sustatzea da. Elikagai ekologikoak pestizidetatik libre daude eta, beraz, osasun, ingurumen eta biodibertsitatearen aldeko apustua da. Gainera, merkaturatze eta kontsumoko bide laburrak sustatzen ditu, garapen iraunkorra eta landa-eremu bizi baten mantentzea.


Ekimen honekin bat egin dezaketen establezimenduek azken kontsumitzaileari produktu ekologikoak zuzenean saltzen diotenak dira. Dendak, elikagai saltokiak, kontsumitzaileen elkarteak eta turismo edota sukaldaritzako sektoreak dira. Kanpainan sartzeko, nahikoa da establezimendu batek bere eskaintzan 10 produktu ekologiko gutxienez agertzea, eta NNPEK-k establezimendu bakoitza urre, zilar eta brontze gisa sailkatuko du, eskainitako produktu kopuruaren arabera.


www.navarraecologica.com webgunean mapa eta bilatzaile bat agertzen dira Nafarroan dauden produktu ekologikoen saltokiak bilatzeko. Denda motaren arabera, herriaren arabera eta produktuaren arabera bila daiteke. Modu honetan, jendeak produktuak berme osoz non eros dezakeen jakingo du. On egin!

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org