Nekazaritza ekologikoa sustatzeko helburuarekin, gaur goizean NNPEK-ko Borraja Komandoak (alde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizalea) Tuteran lorategi bat erasotu du eta baratz ekologikoan bihurtu du. Hain zuzen ere, ekintza Lourdes auzoko Fernandez Portoles kalean izan da.
NNPEK-ren ekimena eta Helianto kolektiboarekin elkarlanean aurrera eraman dena, LORATEGIARI ERASO dinamikaren baitan kokatzen da. Hain justu, lehen erasoak Ama Lurraren Munduko Egunarekin bat egin du, gaur, apirilak 22an ospatzen baita.
Borraja Komandoak koordinatu du erasoa, buruan Borraja Komandantea zegoelarik; NNPEK-ren talde iraultzailea, ekologikoa eta barazkizaleak ezustean Nafarroako hiri eta herrietako lorategi zabarrak erasotzen ditu eta baratz eder eta ekologikoetan bihurtzen ditu, bertako bizilagunei aukera emanez sortu berri den baratza zaintzeko eta bertako barazkiak jasotzeko.
NNPEK-eko eta Helianto kolektiboko hamabost bat boluntariok aurpegia buru-beroki batekin estalita zutelarik ekin diote ekintzari goizeko hamarretan, bertako bizilagunak eta oinezkoak harritzen. Ekimen honen bidez baratz ekologiko eder bat eskaini zaie, haiek beraiek zaintzeko eta momentu egokian barazkiak biltzeko. Besteak beste, letxugak, kalabazinak, loreak, usain belarrak, tomateak, ilarrak, orburuak, porruak eta babarrun berdeak erein dira. Tuterako Lourdes Auzoko Emakumeen elkartearen laguntza du ekimenak.
Erabilerarik ez zuen espazio bati bizitza emanez eta baratz eder eta ekologiko bat sortuz, Borraja Komandoak herritar guztiak animatu nahi izan ditu ekimenarekin bat egitera eta baratza zaintzera eta erabiltzera. «Ingurumenarekin konprometituak gauden pertsonak gara, eta mundu baten alde egin nahi dugu. Produktu ekologikoak maite ditugu eta horregatik jakinarazten dizuegu Nafarroako hiri eta herriak erasotuko ditugula, ez gaitu ezerk geldituko. Gune publikoak, lorategiak, parterreak eta erdibitzaileak erasotuko ditugu eta baratz ekologikoetan bihurtu», adierazi du Borraja Komandanteak.
Horretaz gain, Borraja Komandoak jakinarazi du laster horrelako ekimen gehiago aurrera eramango direla Nafarroako beste hiri eta herri batzuetan. Kontuz ibili!
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org