Nafarroako sei enpresa ekologikok parte hartuko dute Bartzelonako Biocultura azokan maiatzaren 4tik 7ra

Bartzelonan ospatzen den Biocultura azoka aukera ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEK-ra atxikita daude sei enpresa ekologikok bertan parte hartuko dute maiatzaren 4, 5, 6 eta 7an. Alde batetik, Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte, eta, bestalde, sektore ekologikoaren nondik norakoak ezagutuko dituzte.   Edorta Lezaun NNPEK-ko zuzendariaz gain, Bartzelonara gerturatuko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bartzelonan ospatzen den Biocultura azoka aukera ezin hobea da produktu ekologikoak ezagutzera emateko eta sektorean zubi lanak egiteko. Horregatik, NNPEK-ra atxikita daude sei enpresa ekologikok bertan parte hartuko dute maiatzaren 4, 5, 6 eta 7an. Alde batetik, Nafarroan ekoizten diren elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte, eta, bestalde, sektore ekologikoaren nondik norakoak ezagutuko dituzte.

 

Edorta Lezaun NNPEK-ko zuzendariaz gain, Bartzelonara gerturatuko dira haien produktu ekologikoak erakustera Gumendi enpresa (Lodosako baratzeko produktuak), Aibarko Mendiko upeltegia, Beriaingo Martinelli pastak, Lakarko Lezaun upeltegia eta Lakabeko okindegia.

 

Nazioarteko azoka honek aurten 24. edizioa betetzen du. Estatu mailan ospatzen den azoka garrantzitsuena da eta 700 erakusketari inguruk parte hartzea aurreikusten da. Halaber, 70.000 bisitaria izan ohi du azokak. Denera, 18.000 elikagai ekologiko egonen dira bertan, eta horretaz gain, sektore ekologikoko beste hainbat produktu eskainiko dira. Garbiketa eta kosmetikarako produktuak osagai ziurtatuekin; ehun organikoak, material ekologikoak, altzairuak eta etxebizitzentzako apainketa; energia berriztagarriak; terapia eta medikamentu osagarriak; aurreztea eta birziklapena; ekologia; ingurugiroa; landa turismoa eta atseden hartzeko etxeak; jostailuak, eskulanak; musika; liburuak eta aldizkariak.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org