Hemen da NNPEK-k antolaturiko Nafarroako II. Azoka Ekologikoa

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak- CPAEN/NNPEK maiatzaren 19, 20 eta 21ean Nafarroako II. Azoka Ekologikoa antolatu du Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean. Bertan, sektoreko 50 enpresa baino gehiagok haien elikagai ekologikoak erakutsiko dituzte. Elikagai eta zerbitzu ekologikoak eskuratzeko aukera izango da, baina baita probatzeko aukera ere. NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra da, jaki ekologikoetan espezializatua.

Elkarbanatu

Bisitariek azokan ezagutuko dituzte ekologikoan ekoizten diren barazkiak, haragia, arrautzak, esnekiak edo ogia; horrez gain ere, jaki landuak eta prestatuak egongo dira, esaterako, gozokiak, kontserbak eta zukuak eta ardoa. Gainera, erakusketariek aukera izango dute haien jakiak eta zerbitzuen dastaketak eskaintzeko, bezeroaren asebetetzeaz ohartzeko.

Elikagai ekologikoen merkatuak, erakusketak, tailerrak, hitzaldiak, show cooking-ak, dastaketak eta jateko gunea beteko dute Nafarroako II. Azoka Ekologikoa. Hori gutxi balitz, haurrentzako gune bat prestatu da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, txikienek ere ongi pasatzeko eta gure elikadura zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Hiru egunetan zehar, CPAEN/NNPEK-ren operadore ekologiko eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izan nahi du ekitaldiak. Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izango da eta bertan erakutsiko dira hurbileko jaki alternatiboak bizitza osasuntsuago bat aurrera eramateko. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta elikagai ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org