Harrera ezin hobea izan du Nafarroako II. Azoka Ekologikoak

Gaur itxi ditu ateak Nafarroako II. Azoka Ekologikoak. Hiru egun hauetan, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbildu ditu, eta milaka lagun pasa dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da. Nabarmentzekoa da NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra dela, jaki ekologikoetan espezializatua.   Denera, workshop eta erakusketarien artean sektoreko 50 enpresa ekologiko baino...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Gaur itxi ditu ateak Nafarroako II. Azoka Ekologikoak. Hiru egun hauetan, ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbildu ditu, eta milaka lagun pasa dira Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik. Azokaren helburua nekazaritza ekologikoan oinarritutako jakiak herritarrei ezagutzera ematea da. Nabarmentzekoa da NNPEK-k antolatzen duen azoka estatu mailan bakarra dela, jaki ekologikoetan espezializatua.

 

Denera, workshop eta erakusketarien artean sektoreko 50 enpresa ekologiko baino gehiagok parte hartu dute azokan, askotariko sektorekoak: olioa, upeltegiak, zerealak, lekaleak, kontserbak, haragiak eta hestekiak, frutak eta barazkiak, arrautzak, eztia, pastak, pastelgintza eta okindegia, baratzeko landareak eta gazta. Bertan parte hartu duten enpresek eta antolatzaileek adierazi dutenez, arrakastatsua izan da azoka, marka guztiak gainditu dituelako eta balio izan duelako kontsumitzaileak eta ekoizleak gerturatzeko, Edorta Lezaun NNPEK-ko lehendakariak adierazi duenez.

 

Asteburu honetan, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra NNPEK-ren operadore ekologiko eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izanen da. Nekazaritza ekologikoaren erakusleihoa izan da eta bertan erakutsi dira hurbileko jaki alternatiboak bizitza osasuntsuago bat aurrera eramateko. Elikadurak duen garrantzia gero eta jende gehiagoren ardura da, eta elikagai ekologikoak kontsumitzea osasungarriagoa da.

 

Asteburuan ere hainbat hitzaldi egongo dira, horien artean VSF Justicia Alimentaria Global elkarteak eta Amigos de la Tierra GKEk eskainitakoak. Lehenengoak kontsumitzen dugun azukre kopuru handiaren inguruan hitz egin du. Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen du 25 gramo hartu behar ditugula egunean, baina gaur egun 4 aldiz gehiago hartzen dugu. Bestalde, Amigos de la tierra GKE-k jakien garraioak ingurugiroan eta klima aldaketan duen eraginaz hitz egingo du. Inportatzen diren jakiek batez beste 4.000 kilometro inguru bidaiatzen dute merkatuetara iritsi baino lehen.

 

Haurrentzako gune bat prestatu da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean, txikienek ere ongi pasatzeko eta gure elikadura zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Jarduera guztiak beteta egon dira.

 

NNPEK-ren helburua pertsonen eta ingurugiroaren osasunean eragitea da, eta kalitatezko hurbileko jakiak dira gure apustua. Hori dela eta, Nafarroako II. Azoka Ekologikoaren bidez elikagai ekologikoak ikusgai egitea eta gizarteak baloratzea bilatzen dugu. Era berean, ekoizle ekologikoen lana balorean jarri nahi dugu. Azoka antolatzea aukera ezin hobea izan da Nafarroako gizarteari elikagai ekologikoak hurbiltzeko. Gainera, ekologikoak azkenaldian gora egin duen sektorea da, eskaintza handitu delako.

 

Nabarmendu behar da gero eta gehiago ekoizten eta kontsumitzen dela ekologikoan. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitatea Nekazaritza ekologikoko 700 hektarea izatetik 48.024,53 hektarea izatera pasa da 2017an.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org