Nafarroako ardo ekologikoak haien ospea handitzen ari dira eta horren adibide argia da Errioxako Ecovinos sariketan protagonismo handia izan dutela. Hain zuzen ere, Nafarroako sor-markak urre handi bat, zortzi urre eta zilarrezko zortzi domina lortu ditu. Denera, Nafarroako bost upeltegietako 14 ardo sarituak izan dira.

La Casa de Lúculo upeltegiko Cátulo Rosado izan da Errioxan berriki ospatutako lehiaketan urre handia eraman duena. Horrez gain, Nafarroako sor-marka duten zortzi ardok urrezko domina eskuratu dute. Aroa upeltegiko Aroa Laia blanco, Lezaun upeltegiko Lezaun txuria, Lezaun upeltegiko Egiarte reserva, Lezaun upeltegiko Lezaun tempranillo, Quaderna Via - Organic wines-ko Neleman tinto, Quaderna Via - Organic wines-ko La Vaqueria tinto, Alex Viñedos de Calidad upeltegiko Ontinar tinto tempranillo eta Alex Viñedos de Calidad upeltegiko Ontinar rosado tempranillo dira eskuratu dutenak.
Garaipen zerrenda zilarrezko lau dominekin amaitzen da: Lezaun upeltegiko Egiarte rosado, Egiarte crianza eta Lezaun 0,0 sulfitos eta Quaderna Viako Initium tinto eta QV.
Sariketa honen helburua ardo ekologikoak eta haien kalitatea sustatzea da. Errioxako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurugiro Kontseiluak antolatzen du, CPAER (Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua eta Cultura Permanente elkartearekin batera. Esan bezala, ardogintzan ekoizten diren ardo ekologikoak ezagutzera ematea eta ardo hauen kontsumo arduratzea sustatzea da bilatzen dutena.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org