Ezinbesteko hitzordua da Bioterra azoka produktu eta zerbitzu ekologikoen profesionalentzat eta kontsumitzaileentzat. Urtero Irunen antolatzen da, eta aurten, NNPEK-ko 10 enpresa ekologikok parte hartuko dute bertan ekainaren 2, 3 eta 4ean. Nafarroan ekoizten diren jaki ekologikoak erakutsiko dituzte Ficoban.
Lezaun upeltegia, Mendiko upeltegia, Gumendi (barazkiak), Martinelli pastak, Gobeies (ahabiak eta risottoa), Marbe Bio (barazkiak), Uharte Gazta, Lakabeko Okindegia, El Obrador Ecológico (Gailetak eta pastak) eta Gil Pagola (Olioa) enpresak izanen dira bertaratuko direnak ekainaren lehen asteburuan.
BIOTERRA garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesionalek eta erabiltzaileek galdu ezin duten hitzordua da. Aurten 170 erakusketarik parte hartuko dute bertan, eta hiru 'mundutan' sailkatuko dira. Bioterra munduan nekazaritza ekologiko ziurtatutako elikagai-enpresak egonen dira, %100 organiko ziurtatua dauden ehungintzakoak, kosmetika ekologiko ziurtatukoak, ekoturismo ekoturismoak.... Naturall mundua, berriz, osasun eta ongizate gunea izanen da. Kosmetika eta higiene naturaleko produktuak, ehungintzakok eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, erremedio naturalak, prentsa espezializatua eta abar aurkituko dituzu bertan. Azkenik, Geobat munduan bioeraikuntza, energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa eta kudeaketa ekologikoarekin lotutako enpresak daude. BIOTERRAn ere hitzaldiak, erakusketak eta jarduera anitzak egongo dira bai profesionalei eta publiko orori zuzenduta.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org