Nafarroako ekoizpen ekologikoa protagonista izan da TVEko Aqui la tierra programan ekainean eta uztailan

Aurretik aipatu genuen bezala, TVEko Aqui la tierra programak Nafarroako hiru ustiategi ekologiko bisitatu zituen maiatzean, Nafarroako Azoka Ekologikoa dela eta, eta Nafarroako sektore ekologikoa ezagutzera emateko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Aurretik aipatu genuen bezala, TVEko Aqui la tierra programak Nafarroako hiru ustiategi ekologiko bisitatu zituen maiatzean, Nafarroako Azoka Ekologikoa dela eta, eta Nafarroako sektore ekologikoa ezagutzera emateko.

Hain justu, programaren lan taldeak hiru ustiategi bisitatu zituen: Salinas de Oro, Sarbil eta Elkarkide. Lehenengoan gatz ekologikoa ekoizten dute, historiaurreko Tetis itsasoan jatorria duena. Sarbil, berriz, eko abeltegi iraunkorra da eta bertan ekoizten dute Etxauriko haragi ekologikoa. Elkarkidek, azkenik, Aranzadiko meandroan ditu baratzak, eta mota askotako barazkiak ekoizten dituzte. Horrez gain, gizarteratze proiektu garrantzitsua garatzen ari dira.

Salinas de Oro-ri buruzko programa joan den ekainaren 20an izan zen 20:30etan, eta  ekainaren 29an, berriz, Sarbilen behor eta behi haragiaren programa estreinatu  zen. Hemendik gutxira, gainera,  Elkarkide baratza ekologikoaren txanda izanen da.

Ez dira Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruzko programa bakarrak izanen. Izan ere, milioi bat berrehun mila pertsona inguruko audientzia duen programak beste hiru saio grabatuko ditu irailean, abenduan eta 2018ko apirilean.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org